Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak lehendabiziko garaipena eman diete Bereziartua eta Setieni
Descripción
Sagardoaren Txapelketa ez da hasi nahi bezala Barrenetxea hernaniarra eta Zubiri goizuetarrarentzat. Erremontari saioaren barruan jokatu zen astelehen gauean lehenengo jardunaldia eta Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labaka bikoteek lehenengo garaipena eman zieten Bereziartua eta Setien sagardotegiei. Lehenengo partiduan Urriza eta Zalduak, 30-29 irabazi zuten Etxarri eta Barrenetxearen kontra eta bigarren partiduan Ansa eta Labakak, 30-26 garaitu zituzten Juanenea eta Zubiri.
hernani deporte competición de pelota pelotari campeonato de sidra
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-04-14
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-013434
Texto completo
Urriza eta Zalduak 30-29 irabazi dute Etxarri eta Barrenetxearen kontra eta Ansa II eta Labakak 30-26 garaitu dituzte Juanenea eta Zubiri.
Sagardoaren Txapelketa ez da hasi nahi bezala Barrenetxea hernaniarra eta Zubiri goizuetarrarentzat. Erremontari saioaren barruan jokatu zen astelehen gauean lehenengo jardunaldia eta Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labaka bikoteek lehenengo garaipena eman zieten Bereziartua eta Setien sagardotegiei. Lehenengo partiduan Urriza eta Zalduak, 30-29 irabazi zuten Etxarri eta Barrenetxearen kontra eta bigarren partiduan Ansa eta Labakak, 30-26 garaitu zituzten Juanenea eta Zubiri.
Azken hauek Larre-Gain sagardotegiaren izenean jokatzen dute eta Etxarri eta Barrenetxeak Oialume Zarren izenean. Beraz, garaileek lau puntu batu zituzten, Oialume Zarrek bi eta Larre-Gainek puntua eskuratu zuen.
Lehenengo bi partiduak parekatuak
Lehenengo jardunaldiko bi partiduak berdinduak izan ziren. Aurrenekoan gainera, ezustekoa egon zen partidua nola joan zen ikusita. Etxarri eta Barrenetxea IV.ak agindu zuten norgehiagoka ia osoan bost tanto inguruko aldearekin aritu ziren, baina 9-1eko azken partzialak, gorrien alde, erabaki zuen partidua.
Etxarri oso ongi hasi zen eta Urriza berriz hotz. Kosta egin zitzaion partiduan sartzea eta urdinek eraman zituzten abantaila nagusiak. Zazpi tantoko aldea ere izan zuten 28 eta 21ekoan. Bazirudien hortxe amaituko zela partidua, baina gorriak azken tantoetan hobeto aritu ziren eta 29-28 aurreratu ziren eta 30-29koarekin lortu zuten partidua ixtea.
Bigarren partiduan bi bikoteek agindu zuten, une desberdinetan, baina Ansak, partiduko erremontistarik sendoenak, 22 tantorekin erabaki zuen partidua.