Sagardoa eta itsasoa
Descripción
Euskal sagardoak eta itsasoak lotura estua izan dute historian zehar. XVI. mendean hainbat hilabetez Ternuara joaten ziren marinelek bidaiarako beharrezkoak ziren elikagai, tresna eta edariak prestatzen zituzten; eta horietan preziatuenetarikoa zen sagardoa. Edari honi esker eskorbutoa harrapatzea saihesten zuten, eta pertsona eta egun bakoitzeko bi litro sagardo eraman ohi zuten itsasontzietan.
ocio albaola aquarium cultura patrimonio la sidra y el mar sagardoetxea sidrería experiencia sagardun
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-04-17
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-013432
Texto completo
Euskal sagardoak eta itsasoak lotura estua izan dute historian zehar. XVI. mendean hainbat hilabetez Ternuara joaten ziren marinelek bidaiarako beharrezkoak ziren elikagai, tresna eta edariak prestatzen zituzten; eta horietan preziatuenetarikoa zen sagardoa. Edari honi esker eskorbutoa harrapatzea saihesten zuten, eta pertsona eta egun bakoitzeko bi litro sagardo eraman ohi zuten itsasontzietan. Honen ondorioz, garai hartan baserrietatik portuetarako merkataritza mugimendua izugarri hazi zen.
Sagardoaren eta itsasoaren arteko harremana bizitzeko, Astigarragako Sagardoetxeak “Sagardoa eta Itsasoa” ibilbidea eskaintzen du, horietako zati bat Pasaian edota Donostian eginez. Ibilbideetako batean, lehenbizi, Pasaian dagoen Albaola Itsas Kultur Faktorian Kanadan lurperatutako San Juan baleontziaren erreplikari bisita egiten zaio, bidaia horien inguruan ikasteko. Bestean, ordea, Donostiako Aquariuma bisitatzen da, ostean Kontxako badian zehar txalupan ibiliz. Ondoren, aurreko hilabeteko artikuluan aipatu genuen Astigarragako Sagardoetxeari bisita egiten zaio, sagardoaren inguruan gehiago ikasteko. Esperientziarekin amaitzeko, Astigarraga eta inguruetako sagardotegi batean bertako gastronomiaz gozatzeko aukera eskaintzen du ibilbide honek.
Egun, COVID-aren ondorioek eta Pasaiako portuko obrek Albaola Itsas Kultur Faktoria denboraldi baterako ixtea eragin dute. Ez da behin-betiko itxiera izango, ordea; laster irekitzea espero dugu, jendeak ibilbide interesgarri honetaz goza dezan.