Sagardoaren lurraldea

Zubiri eta Barrenetxeak lehenengo garaipena nahi dute 'Erremonari'n

Descripción

Gaur jokatuko dute Aritz Zubiri goizuetarrak eta Endika Barrenetxea hernaniarrak, Sagardoaren Txapelketako bigarren partidua. Juanenearekin jokatuko du Zubirik, Larre Gain sagardotegiaren izenean, Gurutzetako Goikoetxea V eta Aizpuru IIIren kontra; eta Etxarri izango du lagun hernaniarrak, Oialume Zarren ordezkari gisa, Gaztañagako Segurola eta Larrañagaren aurrean.

hernani deporte competición de pelota pelotari campeonato de sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-04-19
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013431

Texto completo

Gaur jokatuko dute Aritz Zubiri goizuetarrak eta Endika Barrenetxea hernaniarrak, Sagardoaren Txapelketako bigarren partidua. Juanenearekin jokatuko du Zubirik, Larre Gain sagardotegiaren izenean, Gurutzetako Goikoetxea V eta Aizpuru IIIren kontra; eta Etxarri izango du lagun hernaniarrak, Oialume Zarren ordezkari gisa, Gaztañagako Segurola eta Larrañagaren aurrean. Gaur gauean izango da hori, 22:15etan hasita Galarretan; eta zuzenean emango du jaialdia ETB1ek, Erremontari sa­ioaren barruan.

Bai Zubirik eta bai Barrenetxeak, galdu egin zuten txapelketako aurreneko partidua, joan den astean. Hernaniarrak eta Etxarrik partiduan agindu zuten eta estu hartu zituzten Urriza eta Zaldua (Bereziartua sagardotegia), baina 30-29 nagusitu ziren kontrarioak, azkenean. Zubirik eta Juaneneak, berriz, 30-26 galdu zuten, Ansa II eta Labaka (Setien) bikotearen kontra.

Segurola-Larrañaga, bikote sendoa eta orekatua
Bigarren aukera izango dute gaur, Zubirik eta Barrenetxeak, estreinako garaipena lortzeko. Eta aurrean izango dituzte, orain­dik txapelketari ekin ez dioten bi bikoteak. Estreinakoaren zalantzak uxatu izana, alde izango dute biek; baina bere maila onena eman beharko du­te, ligaxkaren sailkapenean aurreneko postuetan kokatzeko.

Gainera gaurko arerioak ez dira nolanahikoak, batez ere Segurola eta Larrañaga. Gaztañaga ordezkatzen duen bikotea txapelketako orekatuena eta gogorrenetakoa da.