Sagardoaren lurraldea

Kupelarik gabeko eta uzta txikiko sagardo denboraldia hasi da

Descripción

Sagardoaren Lurraldea erakundeak atzo aurkeztu zuen sagardo denboraldi berria Astigarragan, Ander Gonzalez sukaldari eta "A bocados" ETB2ko saioaren aurkezlea gonbidatuta. Ekitaldian tokiko eta EAEko agintariek parte hartu zuten, hala nola Xabier Urdangarin Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakariak, Javier Hurtado EAEko Turismo sailburuak eta Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariak.

ander gonzalez astigarraga euskal sagardoa coronavirus marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2021-03-25
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P36-67
  • »
  • Código: NA-013417

Texto completo

Sagardoaren Lurraldea erakundeak atzo aurkeztu zuen sagardo denboraldi berria Astigarragan, Ander Gonzalez sukaldari eta “A bocados” ETB2ko saioaren aurkezlea gonbidatuta.

Ekitaldian tokiko eta EAEko agintariek parte hartu zuten, hala nola Xabier Urdangarin Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakariak, Javier Hurtado EAEko Turismo sailburuak eta Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariak.

Jakitera eman zutenez, 2020ko uztak 8 milioi litro sagardo eman ditu, eta horietatik 2 milioi inguru sagar autoktonoarekin. Euskal Sagardoa jatorri izenak 1,2 milioi litro ekoitzi ditu, 48 sagardotegik prestatuak; Gipuzkoako 42k, Bizkaiko lauk eta Arabako bik. Uzta txikia izan da, iazkoaren herena, baina aurten sagardoak «izaera eta gorputz handia» ditu, Sagardoaren Lurraldeak jakinarazpen batean ziurtatu zuenez.

2021eko denboraldia ireki duen sagardoak kolore horixka dauka, fruta-ukituak ditu, «txinparta fina du eta ahoan biribila da», eta, horrez gain, «konplexutasun handiko sagardoa da, bilakaera ahalmen handikoa».

Uzta txikia eta pitxerrean

Sagar ekoizpena aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da, udako lehortearen, eguzki kolpeen eta karpokapsak eragindako kalteen ondorioz. Orobat, sail askotan fruituen tamaina normalean baino txikiagoa izan da.

Guztira, jatorri izenaren babespeko sagar ekoizpenerako 2 milioi kilo inguru bildu dira, 480 hektareatik eta EAEko 248 sagar-ekoizlerenak.

Urdangarinek azaldu zuenez, «pandemiak markatutako sagardotegien ohiz kanpoko» aurtengo denboraldi honetan «atzera begiratu eta ohitura batzuk berreskuratzea» erabaki dute. Hala, Donostiatik Astigarragara tranbian joaten ziren herritarrek egiten zuten bezala, sagardo berria edalontzi eta pitxarretan hartuko da. Pitxerrean zerbitzatuko da, beraz, covid-19a ez zabaltzeko mahaikide guztiak eserita egon daitezen.

Bestalde, Javier Urtado Turismo sailburuak nabarmendu zuenez, aukera egokia da «bisitariek esperientzia gastronomiko eta kulturalez gozatzeko».