Sagardoaren lurraldea

Sagardo berria aurkeztu du Ander Gonzalez sukaldariak

Descripción

2021eko martxoak 24 16:38 Ander Gonzalez sukaldariak aurkeztu du 2020. urteko uztako sagardo berria gaur, Astigarragan egin den XXVIII. Sagardo Berriaren Egunean. Aditzera eman dutenez, aurtengo sagardoa izaera eta gorputz handikoa da, eta kolore horixka dauka. "Txinparta fina" dauka, eta ahoan biribila da. Horrez gain, konplexutasun handiko sagardoa dela ere adierazi dute, bilakaera ahalmen handia daukana.

ander gonzalez astigarraga euskal sagardoa coronavirus marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2021-03-24
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013406

Texto completo

Ander Gonzalez sukaldariak aurkeztu du 2020. urteko uztako sagardo berria gaur, Astigarragan egin den XXVIII. Sagardo Berriaren Egunean. Aditzera eman dutenez, aurtengo sagardoa izaera eta gorputz handikoa da, eta kolore horixka dauka. «Txinparta fina» dauka, eta ahoan biribila da. Horrez gain, konplexutasun handiko sagardoa dela ere adierazi dute, bilakaera ahalmen handia daukana.

Sagardoetxea museoak sortu duen bideo bat ere aurkeztu da ekitaldian, sagardoaren kulturaz gozatzeko aisialdirako proposamen ugarirekin. Sagardoa hainbat ekintzarekin lotzeko proposatzen da ikus-entzunezkoan: Museoa eta sagardotegia, sagardoa eta itsasoa, «sagartrekking» edo Txillida eta sagardoaren kultura uztartzen dituzten jarduerak, besteak beste.

Ekoizpena, kopurutan
2020ko uztarekin zortzi bat milioi litro sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian, horietatik bi milioi litro inguru hemengo sagarrarekin. Gainera, 1.200.000 litro sagardo ekoitzi dira Euskal Sagardoa jatorri Izenaren egiaztapenarekin. Guztira, 48 sagardotegik egin dute Euskal Sagardora bideratutako sagardoa: 42 Gipuzkoakoan, lau Bizkaian eta bi Araban.