Sagardoaren lurraldea

Sagardo berria aurkeztuko dute bihar Erriberan, Ander Gonzalez gonbidatu bereziarekin

Descripción

Sagardo berria eta sagardoaren kulturarekin lotutako aisialdiko eskaintza aurkeztuko da bihar, eta aurtengo gonbidatu berezia, ETB2ko A Bocados saioko Ander Gonzalez aurkezlea izango da. Aurtengo Sagardo Berriaren Eguna, ez da gainontzeko urtetan ospatu den moduan egingo, bizi dugun egoera dela eta. Hala ere, Sagardoaren Lurraldeak argi du presente eduki nahi duela aurtengo sagardo berria.

ander gonzalez astigarraga coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-03-23
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P36-50
  • »
  • Código: NA-013403

Texto completo

Pandemiak ezohiko sagardotegi denboraldia markatu du. Izan ere, sagardo berria bihar aurkeztuko da Erribera kulturgunean eta Ander Gonzalez A bocados saioko aurkezlearekin batera egingo da.

Sagardo berria eta sagardoaren kulturarekin lotutako aisialdiko eskaintza aurkeztuko da bihar, eta aurtengo gonbidatu berezia, ETB2ko A Bocados saioko Ander Gonzalez aurkezlea izango da. Aurtengo Sagardo Berriaren Eguna, ez da gainontzeko urtetan ospatu den moduan egingo, bizi dugun egoera dela eta. Hala ere, Sagardoaren Lurraldeak argi du presente eduki nahi duela aurtengo sagardo berria. Hori horrela, bihar prentsa aurrean aurkeztuko dute Erriberan, eguerdiko 12:30etan hasita.

Aipatu moduan, pandemiak ezohiko sagardotegi denboraldi honetan, atzera begira jarri eta iraganeko ohiturak gurera ekarri nahi izan dituzte. Izan ere, «XIX.mendean eta XX.mendearen hasiera arte, Astigarraga eta Hernani modan zeuden beren sagardotegiengatik».

Sagardotegiak, beti izan dira herritarren aisialdirako guneak, eta horrez gain, «ohikoa zen bertan bertsolariak zein kanpoaldean tokan edo bolotan jolasten zebiltzan koadrilak topatzea». Tranbia erabiliz, Donostiako jende asko gerturatzen zen Aste Santuan Urumea bailarako sagardotegietara, eta «sagardo berria kupeletatik dastatzen hasten ziren edalontzi nahiz pitxerrekin». Gainera, antolatzaileek diote, sagardoa kupel berri batetik dastatzen hasteko ohitura hura Txotx berri bezala ezagutzen zela.

Neurrietara egokituta

Aurten Urumea bailarako sagardotegiak, pandemiak ezarritako segurtasun neurrietara egokitu eta sagardo berria pitxerretan dastatzeko ematen dute. Era berean, aisialdiko eskaintza osatzeko, Astigarragan kokatzen den Sagardoetxea Museoak plan bereziak prestatu ditu, Aste Santuan, «sagardoaren kulturaz goza dezaten herritarrek». Honako ekintza hauek antolatu dira, hain justu: museoetako bisita kulturalak, natur inguruneetako oinezko ibilbideak, sagardotegi nahiz jatetxeetako otorduak, sagardo nahiz pintxo dastaketak, ibilaldiak bizikleta elektrikoan, etab.

Ekintza eta bisita mordoa antolatu dira Aste Santurako, eta «jai egunak une egokiak izan daitezke familian, bikotearekin edo lagun artean gure sagardoaren kulturaz gozatzeko». Horregatik, bihar prentsa aurrean egingo den aurkezpenean, aurtengo sagardo berria eta sagardoaren kulturako esperientzien sustapenerako bideoa aurkeztuko da.

Prentsa aurrean aurkeztuko dute bihar, sagardo berria

Ander Gonzalez, aurtengo gonbidatu berezia

Ander Gonzalez, ETB2ko A Bocados saioko aurkezlea da, eta bihar, XVIII. Sagardo Berriaren Egunean, gonbidatu berezia izango da hain justu. Sukaldaria ere bada, Ander Gonzalez, eta aipatu moduan, aurkezlea. Bere sukaldeko lehen pausuak familiaren Astelehena jatetxean izan ziren.