Denboraldiari hasiera eman diote Goierriko sagardotegiek
Descripción
Aurtengoan ere eta zazpigarren aldiz eskualdean, Goitur-eko kide diren sagardotegien irekiera adierazteko ekitaldea antolatu zen, ohiko datak baino beranduxeago izan bada ere. Olaberriko Etxe Zurin izan zen eta aurtengo honekin zazpi sagardotegietan egin dira jada horrelako aurkezpen ekitaldiak.
sidreria etxe-zuri goierri coronavirus protagonista sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2021-03-17
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-013388
Texto completo
Aurtengoan ere eta zazpigarren aldiz eskualdean, Goitur-eko kide diren sagardotegien irekiera adierazteko ekitaldea antolatu zen, ohiko datak baino beranduxeago izan bada ere. Olaberriko Etxe Zurin izan zen eta aurtengo honekin zazpi sagardotegietan egin dira jada horrelako aurkezpen ekitaldiak. Irekiera hau, Goierriko nahiz inguruko eskualde eta herritako jendeari zuzendua dago, urte hasiera honetan Goierrin ditugun sagardotegien berri eman eta etxetik gertu sagardoaren kulturaz disfrutatzeko aukera dutela gogorarazteko. Aitziber Garmendia aktorea izan zen denboraldi honi hasiera ofiziala eman zion gonbidatua, eta sagardoarekin idenfitikatuz sentitzen dela ere esan zuen: «goxoa banaiz, garratz puntua ere badaukat, eta graduazio altu samarra ere bai».
Ekitaldian guztiek gogoratu zuten Jose Antonio Iparragirre sagardogilea, Zeraingo Otatzako nagusia, otsailaren 17an hil zena, eta sagardogintzan egindako lan guztia eskertu zitzaion. Otatzak ez du aurten sagardotegia zabalduko.
Goierrin, sagardotegiek garrantzi nabarmena dute. Aurten 6 sagardotegik parte hartu dute denboraldi berriaren irekiera honetan: Altzagako Olagi, Ataungo Urbitarte, Legorretako Aulia, Olaberriako Etxe Zuri, Ordiziako Tximista eta Zeraingo Oiharte. 6 sagardotegi hauek ekoizleak dira eta beraiek egindako sagardoa eskualdean nahiz Euskal Herria eta Estatuan saltzen dute.
Bestalde, Zeraingo Oiharte sagardotegiko Ama sagardo aparduna eta izotzeko sagardoa aipatu beharrean gaude, baita Ataungo Urbitartek ekoiztutako Saarte kriantza sagardoa ere; era berean, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren barruan daude sagardotegi guztiak Etxe Zuri ezik.
Ekoizleak diren sagardotegi hauek ere, Basquetour-ek (Turismorako Euskal Agentzia) sustatutako Euskadi Gastronomika gastronomia klubeko kideak dira; klubeko kide izateak, kalitatezko sagardotegiak diren bermea ematen du, bai bertan ekoiztutako sagardoa edan daitekeelako, baita otorduetan ematen diren jakiak ere bertakoak eta kalitatezkoak direla bermatzen duelako.
Gipuzkoako eta Euskal Herriko gastronomia identitatearen barruan ere garrantzi nabarmena dute sagardotegiek eta Goierrin bertan ere, sagardoak eskaintzen duen guztiaz gozatu daitekeela gogorarazten dute Goitur-etik. «Ezagutu ditzagun Goierrin bertan ditugun produktu eta errekurtso turistiko guztiak eta lagundu dezagun geurea dena mantentzen, gure establezimenduei eman diezaiegun momentu hauetan behar duten laguntza, kontsumitu dezagun bertan, sinistu dezagun bertan kontsumitzeko behar horretaz», diote.
Goierriko sagardotegien ordutegiak kontsultatzeko, www.goierriturismo.com webgunean sartu eta sagardotegien atala begiratu besterik ez dago.