Sagardoaren lurraldea

Ander Gonzalez sukaldaria izango da Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatu berezia

Descripción

Ander Gonzalez sukaldari eta ETB2ko 'A bocados' saioko aurkezlea izango da datorren asteazkenean, martxoak 24, XVIII. Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatua. Ekitaldia 12:30ean izango da Erribera Kulturgunean; hau da, Astigarragako Kultur Etxe berrian. 'Sagardoaren lurraldea'-k ohar baten bidez jakinarazi duenez, "pandemiak markatutako ezohizko sagardotegi denboraldi honetan, atzera begira jarri eta iraganeko ohiturak gurera ekarri nahi ditugu".

ander gonzalez astigarraga coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2021-03-18
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013010

Texto completo

Ander Gonzalez sukaldari eta ETB2ko 'A bocados' saioko aurkezlea izango da datorren asteazkenean, martxoak 24, XVIII. Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatua. Ekitaldia 12:30ean izango da Erribera Kulturgunean; hau da, Astigarragako Kultur Etxe berrian.

'Sagardoaren lurraldea'-k ohar baten bidez jakinarazi duenez, «pandemiak markatutako ezohizko sagardotegi denboraldi honetan, atzera begira jarri eta iraganeko ohiturak gurera ekarri nahi ditugu». Izan ere, XIX. mendean eta XX. mendearen hasiera arte, Astigarraga eta Hernani modan zeuden beren sagardotegiengatik: «Herritarren aisialdirako guneak ziren eta ohikoa zen bertan bertsolariak zein kanpoaldean tokan edo bolotan jolasten zebiltzan koadrilak topatzea. Tranbia erabiliz, Donostiako jende asko gerturatzen zen Aste Santuan eskualdeko sagardotegietara eta sagardo berria kupeletatik dastatzen hasten ziren edalontzi nahiz pitxerretan». Sagardoa kupel berri batetik dastatzen hasteko ohitura hura 'txotx berri' bezala ezagutzen zen.

Aurten, «sagardotegiak pandemiak ezarritako segurtasun neurrietara egokitu eta sagardo berria pitxerretan dastatzera ematen dute». Era berean, «aisialdiko eskaintza osatzeko, Astigarragan kokatzen den Sagardoetxea Museoak plan bereziak prestatu ditu Aste Santu honetan sagardoaren kulturaz gozatzeko: museoetako bisita kulturalak, natur inguruneetako oinezko ibilbideak, sagardotegi nahiz jatetxeetako otorduak, sagardo nahiz pintxo dastaketak, ibilaldiak bizikleta elektrikoan... Hain zuzen ere, gogoratu dute, «Aste Santuko jai egunak une egokiak izan daitezke familian, bikotearekin edo lagun artean gure sagardoaren kulturaz gozatzeko».

TEMASZabalik