Emakume ekintzaileen lana Igartubeiti Baserri Museoan
Descripción
XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Igartubeitin izango da ikusgai uztailaren 31era arte. Igartubeiti Baserri Museoak, Emakume ekintzaileak sagardogintzan aldi baterako erakusketa berria zabaldu du, historian zehar sagardogintzan emakumeen zeregina ezagutzera emanez. Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker," XVI eta XVIII.
emakume ekintzaileak sagardogintzan exposición historia caserio museo igartubeiti sidra
Ficha
- Fuente: Nontzeberri
- Fecha: 2020-06-15
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012955
Texto completo
VI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Igartubeitin izango da ikusgai uztailaren 31era arte.
Igartubeiti Baserri Museoak, Emakume ekintzaileak sagardogintzan aldi baterako erakusketa berria zabaldu du, historian zehar sagardogintzan emakumeen zeregina ezagutzera emanez. Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker,” XVI eta XVIII. mendeetan emakumeek sagardoaren munduan burututako eginkizunak jorratzen ditu, baita garai hartako gizartearen egoera ere. Bestalde, sagardogintzan lan egiten duten emakumeen testigantzak lanbide honen egungo ikuspegiari ekarpena egiten diote”.
Emakume ekintzaileak sagardogintzan lau emakume ekintzaileen irudian oinarritzen da. Laurak, ausartak, azkarrak, injustiziaren aurrean izutzen ez direnak: Maria Labayen, Maria de Echevarria, Ana de Beroiz y Fagola, eta María Josefa de Orobio. Erakusketa hau “Igartubeitiren genero ikuspegiaren lan ildoan kokatzen da, landa inguruneko emakumeen zereginari argia eta ikusgarritasuna ematen laguntzen du, giza dimentsio hurbil batetik”.
Odriozolaren azterketekin batera, Jokin Mitxelenaren ilustrazioak daude ikusgai, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan burututako ikerketa proiektuaren emaitza dira.