Emakumeen Eguna ospatzeko bi jarduera antolatu dira Igartubeitin
Descripción
Proiektu berri bat du Igartubeiti Baserri Museoak abian, eta Emakumearen Egunaren ospakizunarekin hasiera emango diote. Proiektu berri honek 'Baserritik' du izena eta honen baitan bi ekintza desberdin gauzatuko dira datozen egunetan. Emakumearen Egunerako antolatutako jarduerak bi izango dira.
acción día internacional de la mujer caserio museo igartubeiti museo taller
Ficha
- Autor: Miryam Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2021-03-05
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012849
Texto completo
'Baserritik' proiektu berria abian jarriko du museoak datorren asteko bi ekintzekin: martxoak 8an solasaldia eta hilak 13 larunbatean tailerra.
Proiektu berri bat du Igartubeiti Baserri Museoak abian, eta Emakumearen Egunaren ospakizunarekin hasiera emango diote. Proiektu berri honek 'Baserritik' du izena eta honen baitan bi ekintza desberdin gauzatuko dira datozen egunetan.
Emakumearen Egunerako antolatutako jarduerak bi izango dira. Alde batetik, Oiharte sagardotegi eta nekazaletxearen jabea den Maite Retolazarekin solasaldia ospatuko da; eta bestetik, Amaia Ruiz aktorearen 'Emakume sagardogileak ahoz aho' ekimena izango da. Bi ekintza hauek Baserritik proiektu berriari hasiera emango diote, datorren astean.
Proiektu berri honen helburua gaur egungo baserri eta landa ingurunean sakontzea da, eta Emakumearen Egunaren ospakizuna abiapuntutzat hartuz bi ekintza hauek ospatuko dira.
Martxoak 8
Maite Retolaza, Zeraingo Oiharte sagardotegiko eta nekazaletxeko jabearekin solasaldia martxoaren 8an ikusgai egongo da. Emakumeak landa ingurunean duen paperari balioa emanez, baserria bere bizimodu bihurtu duen sagardogile emakumea dugu hau.
Maitek bere senarrarekin, Haritz Egunerekin darama Oiharte sagardotegia eta nekazaletxea; 2010eko uztan hasi ziren sagardoa ekoizten. Nahiz eta bien familietan betidanik sagardoa egin izan den, beraiek izan dira lehenak sagardoa merkaturatzen.
2002an Oiharte baserri zaharra eraberritu zuten, nekazal etxe bihurtuz; ondoren, sagardotegia eraiki zuten, sagar esperientzia osoa bizitzeko aukera eskainiz.
Solasaldia martxoaren 8an bertan argitaratuko du Igartubeiti Baserri museoak bere web orrian, hor entzun eta irakurtzeko aukera egongo delarik: www.igartubeitibaserria.eus/eu/programa/egitasmoak/baserritik
Bestalde, Amaia Ruiz aktoreak emakume sagardogileen bizipenak kontatuko ditu Igartubeiti baserrian martxoak 13an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.
Emakume sagardogileak ahoz aho jarduera honetarako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, tokiak mugatuak baitira. Hortaz, interesa duten guztiek museoarekin kontaktuan jarri beharko dira igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edota 943 72 51 07 telefono zenbakira deituz. Izena emateko azken eguna martxoaren 10a, asteazkena, izango da.