Maite Retolazarekin solasaldia ikusgai jarriko da bihar Igartubeitiko web orrian
Descripción
Proiektu berri bat du Igartubeiti Baserri Museoak abian, eta honi Emakumearen Egunaren ospakizunarekin hasiera emango diote bihar ikusgai jarriko den solasaldiarekin. Maite Retolaza, Zeraingo Oiharte sagardotegiko eta nekazaletxeko jabearekin solasaldia bihar ikusgai egongo da. Emakumeak landa ingurunean duen paperari balioa emanez, baserria bere bizimodu bihurtu duen sagardogile emakumea dugu hau.
acción día internacional de la mujer caserio museo igartubeiti museo taller
Ficha
- Autor: Miryam Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2021-03-07
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012848
Texto completo
Proiektu berri bat du Igartubeiti Baserri Museoak abian, eta honi Emakumearen Egunaren ospakizunarekin hasiera emango diote bihar ikusgai jarriko den solasaldiarekin.
Maite Retolaza, Zeraingo Oiharte sagardotegiko eta nekazaletxeko jabearekin solasaldia bihar ikusgai egongo da. Emakumeak landa ingurunean duen paperari balioa emanez, baserria bere bizimodu bihurtu duen sagardogile emakumea dugu hau.
Maitek bere senarrarekin, Haritz Egunerekin, darama Oiharte sagardotegia eta nekazaletxea; 2010eko uztan hasi ziren sagardoa ekoizten. Nahiz eta bien familietan betidanik sagardoa egin izan den, beraiek izan dira lehenak sagardoa merkaturatzen.
2002an Oiharte baserri zaharra eraberritu zuten, nekazal etxe bihurtuz; ondoren, sagardotegia eraiki zuten, sagar esperientzia osoa bizitzeko aukera eskainiz.
Solasaldia bihar, martxoak 8, argitaratuko du Igartubeiti Baserri museoak bere web orrian, hor entzun eta irakurtzeko aukera egongo delarik: www.igartubeitibaserria.eus/eu/programa/egitasmoak/baserritik.
Bestalde, Amaia Ruiz aktoreak emakume sagardogileen bizipenak kontatuko ditu martxoaren 13an 17:00etan museoan.