Sagardoaren lurraldea

Pandemia garaiak

Descripción

Sagarraren laborantza eta sagardoaren elaborazioa euskaldunon jarduera zaharrenetakoak dira. Ugari eta modu askotakoak izan dira sektoreak historian zehar saihestu behar izan dituenak, baina beti kreatibitatez eta berrikuntzaz gainditu ditu. Sektorearen lehendabiziko krisi handia XVII. mendean iritsi zen artoa eta beste laborantza berrien sarrera eta zabalpena, ardozale kopuruaren handitzea eta balearen arrantzarako egiten ziren Ternuarako bidaien [...]

historia coronavirus crisis sidra manzana

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2021-02-12
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012752

Texto completo

Sagarraren laborantza eta sagardoaren elaborazioa euskaldunon jarduera zaharrenetakoak dira. Ugari eta modu askotakoak izan dira sektoreak historian zehar saihestu behar izan dituenak, baina beti kreatibitatez eta berrikuntzaz gainditu ditu.

Sektorearen lehendabiziko krisi handia XVII. mendean iritsi zen artoa eta beste laborantza berrien sarrera eta zabalpena, ardozale kopuruaren handitzea eta balearen arrantzarako egiten ziren Ternuarako bidaien etenaldiaren ondorioz. Sagarrondoen landaketak alde batera utzi ziren eta sagardoa bertan kontsumitzeko produktua izatera pasa zen. Bertako zein probintziako agintariek martxan jarritako babes neurriei esker, sektoreak bizirik iraun zuen.

Industrializazioak eta trenbidearen sorrerak beste kolpe gogor bat eragin zuen sektorean, familia askok baserria utzi eta hirigunera bizitzera joateko erabakia hartu baitzuen. Urumea bailaran kokatutako sagardotegiak izan ezik, ia denak desagertu egin ziren. Sagardotegiek “berrasmatu” egin behar izan zuten aisialdirako gune bilakatuz eta ohikoak izaten ziren txalaparta, bertsolariak eta bolo jokoak. Aldi berean, Severo Aguirre-Miramon eta Vicente Laffitte nekazaritza-ingeniariek Europako aurrerapen teknologiak sartzearen aldeko apustua egin zuten kanpoko merkatuan lehiakorra izango zen sagardoa elaboratu, sagardogileak irakatsi nahiz bertako sagar barietateak sustatu nahiz babesteko. Proposamen hauek 1916. urtean martxan jartzen hasi ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pomologiako Komisio Bereziaren eskutik.

Frankismoaren garaian sagardotarako sagarren laborantza nahiz sagardoaren elaborazioa irabazi baxuko negozio bilakatu eta Gipuzkoako herri gutxitan mantendu ziren. 1967an sagardoaren elaborazioa bere punturik baxuenera iritsi zen eta sagardotegi askok beren ateak itxi zituzten. Hala ere, Donostiako elkarte gastronomikoek sagardoa kontsumitzen jarraitu zuten, nahiz eta sagardoa ekoizten zuten dolareetara erostera joan behar izan. Orduan hasi zen txotx-aren erritua hedatzen, gaur egun Euskal Herriko neguko eta udaberriko gertaera gastronomiko garrantzia delarik.

Aldi berean, Frankismoaren azken urteetan kultur taldeak sagardo lehiaketak, dastaketak eta Sagardo Egunak antolatzen hasi ziren gure identitate zeinu nagusietako bat den sagardoaren kultura gal ez zedin. Astigar Elkartea jarduera hauetariko batzuen aitzindaria eta sustatzailea izan zen eta Astigarraga sagardoaren hiriburu bilakatzeko eta Sagardoetxea Museoaren kokaleku izateko lehendabiziko pausoak eman zituen.

Sagardoaren sektorea egoera berezia eta zaila bizitzen ari da koronabirusaren eraginez. Zalantzarik gabe sagardoa kontsumitzeko modua aldatu egingo da, baina gure bizitza nahiz kulturan egoten jarraituko du.

Egilea: Lourdes Odriozola, Sagardoetxeako historialaria.
Iturria: Sagardoaren Lurraldeako 2020 Urtekaria