Sagardoaren lurraldea

Sagardotegietan bisita interpretatuak egiteko formakuntza saioak egiten ari dira herriko lau sagardogile

Descripción

Sagardoaren kultura balioan jartzeko bisita interpretatuak nola egin ikasten ari dira egunotan Hernaniko lau sagardotegietako ordezkariak. Pandemiaren ondorio latzak pairatzen ari da sektore hau eta, aurtengo txotx garaia ere ezohikoa izango dela kontuan hartuta, alternatibak eskaintzeko lanean ari da Udaleko Turismo Arloa. 2021·02·09 COVID-19aren pandemiak eten zuen iazko txotx denboraldia, oraindik hasiberria zela.

ocio visita hernani formación coronavirus cultura sidrería

Ficha

  • Fuente: Hernani
  • Fecha: 2021-02-09
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012722

Texto completo

COVID-19aren pandemiak eten zuen iazko txotx denboraldia, oraindik hasiberria zela. Orduz geroztik, ostalaritzak, eta, horren barruan, sagardotegiek, modu bortitzean jasaten ari dira pandemiaren ondorioz ezarri diren murrizketak.

Aurtengo txotx denboraldia ere ezohikoa izango da, dudarik gabe, eta sektoreari alternatibak eskaintzeko beharra ikusi du Udalak. Horregatik, gauden egoeran gaudela, sektore hori nolabait indartzeko proposamen bat landu du Turismo Arloak. Eskaintza hori sargardoaren kultura balioan jartzearekin lotuta dago. Izan ere, sagardoaren kultura oso errotuta dago Hernanin eta, kultura hori balioan jartzeko helburuz, sagardogileei eskaini zaie bisita interpretatuak egiteko formakuntza, bezeroei eskaini ohi dieten esperientzia gastronomikoa indartu eta osatzeko asmoz.

Formakuntza hiru egunekoa da (aste honetan egiten ari dira) eta lau sagardotegietako ordezkariak ari dira parte hartzen: Altzueta, Iparragirre, Itxas-Buru eta Zelaia sagardotegiak, hain zuzen ere.

Formakuntza teorikoa eta praktikoa da. Hartara, saio teorikoak jasotzen dituztenean, sagardotegi bakoitzera bisita bat egingo dute formatzaileek eta sagardogileek eta ikasitako teoria sagardotegi bakoitzean praktikan jartzeko tresnak, ideiak eta gidaritza ere eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.