Sagardoaren lurraldea

Bisita gidatuak gaurtik, Sagardoetxea barrutik ezagutzeko

Descripción

Bere 15garren urteurrenean, Sagardoetxea barrutik ezagutzeko bisita gidatuak jarri dituzte martxan, otsailean zehar. Hileko lau igandeetan izango dira, eta gaur egingo dituzte aurrenekoak, hiru txandatan: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Doakoa da bisita gidatuetan partehartzea, baina aldez aurretik egin behar da erreserba: 943 55 05 75 telefonoan, edota info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora idatzita.

visita guiada acción coronavirus museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-02-07
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012689

Texto completo

Hiru txandatan egingo dute (11:00, 12:00 eta 13:00), eta aldez aurretik egin behar da erreserba. Hurrengo igandeetan ere, aukera.

Bere 15garren urteurrenean, Sagardoetxea barrutik ezagutzeko bisita gidatuak jarri dituzte martxan, otsailean zehar. Hileko lau igandeetan izango dira, eta gaur egingo dituzte aurrenekoak, hiru txandatan: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

Doakoa da bisita gidatuetan partehartzea, baina aldez aurretik egin behar da erreserba: 943 55 05 75 telefonoan, edota info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora idatzita. Zehaztu beharko da zein ordutan egin nahi den bisita, eta zenbat pertsona joango diren. Izan ere, bisita bakoitzeko aforoa mugatua izango da: 4 pertsona eta gida egon daitezke, gehienez ere.

Modu horretan, sagardoaren kulturari bultzada ematen jarraitu nahi du Sagardoetxeak, sagardogintzak bizi duen une zailean: «urte sasoi honetan, herriko sagardotegi ezberdinak bisitatu eta sagardotegiko esperientziaz gozatzen egon behar genuen. Bai­na osasun egoerak momentuz ez du horretarako aukerarik ema­ten. Pandemiaren egoera dela eta, 2021eko sagardotegi den­boraldiaren hasiera atzeratu eta sagardotegi batzuek berandu­ago irekitzeko erabakia hartu dute. Hala ere, Sagardoetxean zabalik dauzka bere ateak, sagardoaren kulturan barneratu nahi duten guztientzat. Horrela, museoa bera eta bere jarduera herritarren artean ezagutzera emateko, antolatu ditugu bisita gidatu hauek, Sagardoetxera barru-barrutik eta osotasunean ezagutzeko», na­barmendu dute.