Sagardoaren lurraldea

Neurriak hartuta bada ere, martxan jarriko da Sagardotegi denboraldi berria

Descripción

Aurten sagardo berria dastatzeko aukera izango dugu, baina ez dugu entzungo, ordea, "hau da gure sagardo berria" edo "gure sagardo berria" bezalakorik. Unai Agirre, Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzailea Informazioaren Harian izan da eta adierazi du sagardotegi batzuek euren ateak irekiko badituzte ere zinez egoera berezian egin beharko dutela.

ocio euskal sagardoa coronavirus marca jarra sidra sidrería txotx

Ficha

  • Autor: Josu Odriozola
  • Fuente: Naiz
  • Fecha: 2021-02-04
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012669

Texto completo

Aurten sagardo berria dastatzeko aukera izango dugu, baina ez dugu entzungo, ordea, «hau da gure sagardo berria» edo «gure sagardo berria» bezalakorik. Unai Agirre, Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzailea Informazioaren Harian izan da eta adierazi du sagardotegi batzuek euren ateak irekiko badituzte ere zinez egoera berezian egin beharko dutela.

«Ekitaldi guztiak bertan behera utzi behar izan ditugu». Pandemiak hala eskatuta ezin izango da inolako ospakizun edo aurkezpenik egin sagardo denboraldi berriaren inguruan, baina hala ere sagardo denboraldi berriari otsailaren 5ean, ostiralean emango diote hasiera. «Sagardotegi batzuek euren ateak irekiko dituzte, ez dira, ordea, asko izango». Lakuak ezarritako neurri mugatzaileen ondorioz eremu gorrian dauden udalerrietan ostalaritzak ez du irekitzeko aukerarik, eta beraz, sagardotegiak dauden udalerrietako batzuk itxita daudenez ezin izango dituzte euren ateak ireki, Hernanin edo Astigarragan esaterako. Usurbilen, Ataunen edo Adunan aldiz bai, leku horietan ireki ahal izango dituzte euren ateak sagardotegiek.

Sagardotegiek hain bereizgarri duten «txotx»a ere ezin izango da aurten egin Agirrek azaldu digunez. «Aurten bakoitzari mahaira eramango zaio sagardoa pitxer edo botila gardenetan». Hortaz gain, botila bakoitzak QR kode bat eta bakoitzaren inguruko informazioa emango du Agirreren esanetan, kontsumitzaileak jakin ahal izan dezan zer sagardo mota den, zein kupeletakoa, zein sagastitakoa...

Sagar urteak

Aurtengo uzta zer moduzkoa izan den galdetuta Unai Agirrek «indartsua» eta «kalitate onekoa» izan dela azaldu du. Hala ere, sagar-ondoaren zikloak ere azaldu dizkigu. Dirudienez sagar-ondoak bi urtez behin txandakatzen du bere fruitua. Bi urtez behin sagar gehixeago ematen du eta tarteko urteetan, bi urtez behin, sagar gutxixeago. «Aurten oso kalitate oneko sagardoa dugu baina egia esan, sagar gehixeago izango bagenu hobe». Aurten sagar gutxi egon dela dirudi, hurrengoan izango da beraz gehiago.