Sagardo berria dastatzeko esperoan
Descripción
Sagardotegien aurtengo denboraldia gaur hastekoa zen, baina Astigarraga eremu gorrian sartu da eta oraingoz sagardozaleek itxaron egin beharko dute uzta berriari oniritzia eman eta sagardotegietan gozatzeko. urtengo sagardotegi denboraldia gaur hastekoa zen berez, baina beste behin ere, pandemiak, data hori atzeratzera bultzatu ditu sagardotegiak.
ocio astigarraga cancelacion sidrería gurutzeta coronavirus sidra sidrería txotx sidrería zapiain
Ficha
- Autor: Sara Ibarguren
- Fuente: Noticiasdegipuzkoa
- Fecha: 2021-02-05
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P36-19 »
- Código: NA-012659
Texto completo
Sagardotegien aurtengo denboraldia gaur hastekoa zen, baina Astigarraga eremu gorrian sartu da eta oraingoz sagardozaleek itxaron egin beharko dute uzta berriari oniritzia eman eta sagardotegietan gozatzeko.
Aurtengo sagardotegi denboraldia gaur hastekoa zen berez, baina beste behin ere, pandemiak, data hori atzeratzera bultzatu ditu sagardotegiak. Gipuzkoako herri asko eremu gorrian egoteak eta itxiera perimetralak ez dio sagardoaren sektoreari batere mesederik egiten eta Astigarrako sagardotegiak horren jakitun dira. Herria gaur sartu da eremu gorrian eta ostalari-tza guztia itxi denez, bertako upategietako mahaiek hutsik jarraitu beharko dute, denboraldi batez behintzat.
NOTICIAS DE GIPUZKOA Astigarragako hainbat sagardotegirekin jarri zen harremanetan atzo, denboraldiaren atzerapenaren inguruan hitz egiteko, eta nabarmentzekoa da haietako batzuk aurreikusita zutela gaurko egunez ezingo zituztela ateak ireki.
OPEL CROSSLAND X
Compacto y dinámico. El Crossover preparado para la ciudad. ¡Ahora puede ser tuyo desde 8€/día!
PATROCINADO POR OPEL
Zapiain sagardotegiko Jon Zapiainek azaldu zuenez, pentsatzen omen zuten egoera hau iritsiko zela, eta bezeroei hasieratik abisatu diete ez dakitela noiz izango duten zabaltzeko aukera. "Egoera nahiko txarra zen urtarrilaren hasierarako eta ez genituen erreserbak konfirmatu. Bezero askorekin hitz egin dugu eta denei esan genien irekitzen genuenean edo data jakinen bat geneukanean deituko geniela", azaldu zuen Zapiainek.
Asteburu honetan irekitzea espero ez zutenez, hornigairik ere ez zeukaten erosita, "zorionez". "Harategiekin hitz eginda geneukan denboraldia hasteko, baina ez dugu ezer erosi", adierazi zuen. Hala ere, derrigorrean erosi dutena neurri berrietara molda-tzeko materiala izan omen da –platerak eta aulkiak, adibidez–, aurrerago ere erabiltzeko baliagarriak izango baitzaizkie. "Irekitzeko aukera izatea espero dugu, jendeak sagardo berria dasta dezan", azpimarratu zuen.
Zapiain martxoaren 13an itxi zuten, eta sagardotegi denboraldian soilik zabaltzen dutenez, ateak itxita jarraitu du gaurdaino. Hala ere, zabaltzeko aukera izaten dutenean sagardo sektoreak prestatutako protokolora moldatzea erabaki dute. "Upategira joan ezin daitekeenez, sagardoa mahaira eramatea da ideia. Horretarako, gure kasuan sagardoa botila gardenetan sartuko dugu, baldintza onetan, eta zerbitzu hori mahaian eskainiko dugu", zehaztu zuen.
GALERA HANDIAK Gurutzeta sagardotegiak ere denboraldian zehar bakarrik zabaltzen ditu ateak eta beraz, lehengo urteaz geroztik itxita jarraitzen du. "Galerarik handiena orain daukagu, sagardotegi asko itxita daude, eta botilen salmentak ere bertan behera geratu dira", azaldu zuen Joxe Angel Goñi Gurutzetako jabeak. Astigarragako sagardotegietan ez omen dago mugimendu handirik aspaldian, eta tarteka norbaitek Gurutzetan erreserba egiteko asmoz deitzen badu ere, alferrik izaten da. "Tarteka bakarren batek deitzen du, jakinda, ordea, ziurrenik itxita egongo dela", zioen penatuta Goñik.
Gurutzetan ere susmoa ba omen zuten gaur ezingo zutela sagardotegia ireki, eta beraiek ere ez omen zuten salgairik erosita. "Guk partikularki, Gurutzetan, hilaren 16a jarri dugu hurrengo hitzordua. Baina nik esango nuke hori ere ez dela posible izango, eta auskalo noiz irekiko dugun", adierazi zuen.
Normalean, San Sebastian egunaren bueltan irekitzen dute eta apirila amaieran itxi. Kasu honetan, denboraldia gehiago atzeratuko balitz eta beranduago bada ere, zabaldu egin beharko luketela uste du Goñik: "Martxoan irekitzerik badago, ba orduan irekiko dugu, eta apirilera arte itxaron behar badugu, ba itxarongo dugu. Eta gero, nahiz eta udaran sartu, uste dut ireki egin beharko genukeela".
OPEL CROSSLAND X
Compacto y dinámico. El Crossover preparado para la ciudad. ¡Ahora puede ser tuyo desde 8€/día!
PATROCINADO POR OPEL
Pandemia aurretik, 160-170 pertsona sartzen ziren sagardotegian eta orain edukieraren murrizketa dela eta, 60 pertsona inguru sartu ahal izango dituztela uste du jabeak. "Denbora pasa arren, sagardotegiak noizbait irekiko bagenitu, zerbait behin-tzat egingo genuke. Ez denboraldi normal batean bezala, baina gutxienez sarreraren bat edo beste izango genuke", azaldu zuen.
Beraiek ere, behin zabaldutakoan, sagardoaren sektoretik proposatutako protokoloaren arabera jokatuko omen dute. Dagoeneko prestatu dituzte mahaiak eta eserlekuak. Mahai bakoitzean lau laguneko taldeak gehienez, eta guztiak eserita. "Guk hurbilduko dizkiegu botila edo pitxer gardenak, eta zein upeletako sagardoa dastatzen ari diren jakiteko, txarteltxo batzuk jarriko ditugu horietatik zintzilik", azaldu zuen.
GIRO TRISTEA Petritegi sagardotegiak urte osoan zehar zabaltzen ditu ateak eta atzo izan zuen azken laneguna ateak itxi aurretik. "Eguerdian tristura antzematen zitzaion jendeari. Aurreko astean ondo eta lasai geunden Astigarragan, esperantza handiarekin, eta orain berriz, eremu gorrian egotera pasa gara. Herriko jendeak badaki ostalaritza guztia itxita egongo dela eta alde horretatik tristura pixka bat nabari da", azaldu zuen Jon Torrek, Petritegiko komunikazio arduradunak.
Azaroan eta abenduan ostalaritza itxita egon bazen ere, maiatzetik jardun dute lanean sagardotegian, etengabe egoera berrietara moldatzen ikasiz. "Hasieran muga 25 lagunekoa zen, gero hamarrera jaitsi zen, gero seira eta azkenaldi honetan lau lagun egon daitezke", esan zuen Torrek.
Petritegin hasiak ziren dagoeneko sagardo sektorearen protokoloa martxan jartzen, eta sagardoa mahaira eramateko pitxerrak erabiltzea aukeratu dute. "Egia esan, jendeak nahiko ondo erantzun du. Hasieran beldur pixka bat ematen dizu, baina adineko jendeak gogoan du garai batean sagardotegietan pitxerretan ateratzen zela sagardoa, eta bezeroei horixe esaten diegu, garai bateko moduak berreskuratzen ari garela egoera honi irtenbidea aurkitzeko", azpimarratu zuen.
Momentuz ateak itxita eduki beharko dituzte Astigarragako sagardotegiek, baina guztiak agertu dira lanerako gogoz. "Garbi daukagu, ahal baldin bada behintzat, sagardotegia irekita edukiko dugula eta neurriak zintzo beteaz lan egingo dugula. Gauzak txukun eginez gero, posible da sagardotegiaz gozatzera modu seguruan etortzea", esan zuen Torrek amaitzeko.
"Hilaren 16a jarri dugu hurrengo data bezala, baina nik uste dut ez dela posible izango"
JOXE ANGEL GOÑI
Gurutzeta sagardotegiko jabea
"Gauzak ondo egiten badira, posible da jendea modu seguruan etortzea sagardotegira"
JON TORRE
Petritegiko komunikazio arduraduna
"Harategiekin hitz eginda geneukan denboraldia hasteko, baina ez dugu ezer erosi"
JON ZAPIAIN
Zapiain sagardotegiko jabea
Más información
Cancelada la Sagardo Berriaren Eguna.
Sagardo uzta berria mahaian.
Sagardoaren hotel berriak.
Temas relacionados: Idioma Euskera Sagardoa
TAMBIÉN TE PUEDE INTERESAR
Kia Sportage
Disfruta de su diseño dinámico y sus acabados GT.Entra en otra dimensión
Hipoteca Naranja de ING
¡No le des más vueltas! Descubre qué cuota tendría tu hipoteca con ING