Sagardoaren lurraldea

Kupeleko sagardoa pitxer eta botila gardenetan

Descripción

Sagardo berriaren aurkezpenean sektore osoa batera dagoela agertu nahi izan zuten. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariak ez ezik, Euskadi osoko Sagardogileen elkarteko ordezkariak hurbildu ziren. Pandemia betean dira, bigarren urtez jarraian. Baina ez daude etsitzeko prest: "Ez ohiko egoera bati aurre egiteko erronka eta konpromisoa hartu du sektoreak, lanerako protokolo zehatza garatu eta sagardo berria eta sagardotegiko esperientzia bezeroei modu erakargarri batean dastatzera emateko".

ocio diputación foral de gipuzkoa coronavirus crisis jarra sidra sidrería txotx

Ficha

  • Autor: Aiurri
  • Fuente: Aiurri.eus
  • Fecha: 2021-02-04
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012656

Texto completo

Sagardotegi garaiak duen adierazgarri nagusia sagardo berria dastatzea da, otordu eder baten bueltan. Eta hori nola egin? Mahaian eserita. Sagardogileek mahaira ekarriko dute sagardo berria, pitxer edo botila gardenetan.

Sagardo berriaren aurkezpenean sektore osoa batera dagoela agertu nahi izan zuten. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariak ez ezik, Euskadi osoko Sagardogileen elkarteko ordezkariak hurbildu ziren. Pandemia betean dira, bigarren urtez jarraian. Baina ez daude etsitzeko prest: “Ez ohiko egoera bati aurre egiteko erronka eta konpromisoa hartu du sektoreak, lanerako protokolo zehatza garatu eta sagardo berria eta sagardotegiko esperientzia bezeroei modu erakargarri batean dastatzera emateko”.

Sagardotegi garaiak duen adierazgarri nagusia sagardo berria dastatzea da, otordu eder baten bueltan. Eta hori nola egin? Mahaian eserita. Sagardogileek mahaira ekarriko dute sagardo berria, pitxer edo botila gardenetan. Iraganeko ohitura berreskuratzeko aukera baliatu dute, horrela, egoera epidemiologikoak baldintzatuta: “Uzta berria mahaian kontsumitzea berritzailea da, baina aldi berean, antzinako kontsumitzeko modua berreskuratzeko pausoa. Historian zehar, pitxarretan zerbitzatu izan da sagardoa gure sagardotegietan. Aurtengoan, egokitu eta findu nahi izan dugu teknika hori, bezeroari ahal bezain arreta onena emateko asmotan, produktua, informazioa eta irudia zainduta. Horregatik, pitxarra edo botila gardenari, sagardoaren informazioa ere jarriko zaio, kontsumitzaileak zein kupeletako eta zein sagardo mota dastatzen duen jakiteko”.

Ekoizleentzat erreskate plana
Erreskate plana, adiera hori erabili du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 2020ko krisiak eragindako kalteak arintzeko, 893.074 euroko zuzeneko laguntzak bideratu dizkie artzaintza, sagardoa, txakolina, nekazalturismoak edota lore-mozketa azpisektoreei.

Xedea ezaguna da, “pandemiaren ondorioz izan duten diru-sarrera falta arintzea, jarduera ekonomikoari, enpleguari eta landa-ingurunearen dinamismoari eutsita”. Artzainak eta sagardogileak izan dira laguntza handienaren onuradunak. Ardi eta ahuntz haziendetako 141 ekimen diruz lagundu dituzte, eta 52 sagardo ekoizle.

Krisiaren eragina bereziki handia izan da sagardotegietan. Sagardogileek zuzenean jasan baitute alarma-egoerak eta ondorengo murrizketek eragindako eskari-krisiaren eragina.

COVID-19ak bigarren urtez gogor kolpatuko duen sektorea izanik, Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak laguntza eskaintzen jarraituko dutela iragarri du: "Badakigu une zail hauetan laguntzak beharrezkoak direla eta, horregatik, 2021ean ildo beretik jarraituko dugu. Aldundiak jarraipen berezia egingo die pandemiak eragindako ondorio negatiboei, berehala jardun ahal izateko eta lehen sektore indartsu eta dinamiko baten etorkizuna bermatuko duten laguntza-plan eraginkorrak eskaintzeko. Izan ere, krisi honek agerian utzi du jarduera horien garrantzia ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa".

Izaera eta gorputz ederrekoa

Eta nolakoa da aurtengo sagardoa? Hauxe da aurkezpen ekitaldian adierazi zutena: "2020a sagar urte txikia izan da Euskal Herrian kopuruz, eta izaera handikoa edukiz. Sagardoek ere hori erakusten dute, izaera eta gorputza. Uzta oso berezia eta ona dastatu ahal izango du kontsumitzaileak Sagardotegi denboraldian, konplexutasun handiko sagardoa, bilakaera ahalmen handikoa. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturapean 1.200.000 litro sagardo egin dira 2020 uztan, eta horretarako 2 milioi pasa kilo sagar erabili dira.

Euskal Sagardoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardotegi biltzen ditu gaur egun eta 248 sagargileren sagarra erabiltzen da".