Sagardo Berriaren Egunaren ospakizuna bertan behera gelditu da, pandemiaren egoera dela eta
Descripción
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta otsailaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten. Izan ere, arduraz jokatu eta Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraitu behar izan zuten.
astigarraga cancelacion coronavirus sagardo berriaren eguna sidra sidrería apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-01-28
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012649
Texto completo
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta otsailaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten. Izan ere, arduraz jokatu eta Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraitu behar izan zuten.
Dena den, azaldu dutenez, pandemiaren egoerak «okerrera» egin duela ikusita eta une honetan indarrean dauden mugikortasun neurriak aintzakotzat hartuta, sagardotegi batzuk beren ateak beranduago irekitzeko erabakia hartu dute.
Gauzak horrela, otsailaren 3an ospatzekoa zen sagardotegi denboraldi berriaren hasiera iragartzeko XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna bertan behera uzteko erabakia hartu da.
Hala ere, herritarrei gogorarazi diete sagardotegi batzuk irekita daudela eta, beraz, aukera dagoela sagardo berria dastatzeko eta sagardotegiko otorduaz gozatzeko.
Eta, horrez gain, adierazi dute sagardotegi guztiak irekita daudela botilako sagardoaren salmentarako.