Sagardoaren lurraldea

Otsailaren 5etik aurrera dastatu ahal izango da Sagardo Berria

Descripción

Atzo aurkeztu zuten sagardotegi denboraldi berria Kursaalen eta bertan izan ziren Euskal Sagardoa jatorri deiturako ordezkariez gain, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagardogileen Elkartetako ordezkariak ere. Pandemiak baldin-tzatutako denboraldia izateak baditu bere alde onak, uzta berria mahaian eserita dastatu beharko baita, antzinako kontsumitzeko modua berreskuratuz.

astigarraga euskal sagardoa coronavirus marca sagardo berriaren eguna sidra sidrería apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Sara Ibarguren
  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2021-01-20
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012643

Texto completo

Atzo aurkeztu zuten sagardotegi denboraldi berria Kursaalen eta bertan izan ziren Euskal Sagardoa jatorri deiturako ordezkariez gain, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagardogileen Elkartetako ordezkariak ere.

Pandemiak baldin-tzatutako denboraldia izateak baditu bere alde onak, uzta berria mahaian eserita dastatu beharko baita, antzinako kontsumitzeko modua berreskuratuz. Horretarako, pitxer edo botila gardenak erabiliko dira eta horietako bakoitzak txarteltxo bat izango du kontsumitzaileak zein kupeletako sagardoa eta zein motakoa probatzen duen jakiteko.

Urtero bezala, sagardotegi denboraldiak urtarrilaren 15ean hasi beharko luke, baina ezohiko egoera honetan data hori atzeratzea erabaki dute. Eusko Jaurlaritzako LABI ba-tzordeak urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuaren araberako protokoloa ere adostu dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardogileek, eta horrek hainbat aldaketa ekarriko ditu sagardotegietara.

Denboraldi berriari dagokionez, nabarmentzekoa da bezeroek ezingo dutela kupeletara gerturatu txotx egiteko, eta guztiek mahaian eserita egon beharko dutela uneoro. "Sagardoa botila edo pitxer gardenetatik edatea proposatzen dugu. Horrela, jendeak sagardo berri honen kolorea ikusteko eta produktua dastatzeko aukera izango du", azaldu zuen Unai Agirrek, Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzaileak.
Pitxer eta botila horietarako zintzilikario batzuk diseinatu dituzte, eta txartel horietan bezeroa kontsumi-tzen ari den sagardoaren informazioa agertuko da. "Kupelaren zenbakia edo bestelako informazioa eskainiko dute kontsumitzaileari lagungarri izan dakion, eta horrez gain, txarteltxoak QR kode bat ere eramango du norbaitek produktuaren edo sagardotegiaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero", azaldu zuen Agirrek. Txartel berbera ezarriko da kupeletan ere, jendeak zer sagardo edaten ari den jakin dezan.

Urtarrilaren 12ko dekretuak indarrean dirauen artean, mahaian seiko taldeak egongo dira gehienez, eta bezero guztiek eserita egon beharko dute, distantziak errespetatuz. Gainera, iluntzeko 20.00etan itxiko dira sagardotegietako ateak.