Sagardoaren lurraldea

Aurtengo sagardoa pitxar gardenean eta kopan emango digute, mahaian eserita gaudela

Descripción

Amarauna Sagardo denboraldia Sagardogileek prestatu duten protokoloari esker, segurua eta erakargarria izango da aurtengo denboraldia. Bezeroa gertuago izango da eta sagardogileak informazio gehiago eman ahal izango die. Unai Agirre Euskal Sagardoa elkarteko koordinatzaileak eman dizkigu ofizialki otsailaren 5ean hasiko den sagardo denboraldirako xehetasunak.

ocio euskal sagardoa coronavirus marca jarra sidra sidrería txotx

Ficha

  • Fuente: EITB Euskal Irrati Telebista
  • Fecha: 2021-01-24
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012642

Texto completo

Unai Agirre Euskal Sagardoa elkarteko koordinatzaileak eman dizkigu ofizialki otsailaren 5ean hasiko den sagardo denboraldirako xehetasunak. Horrekin batera, ez du ezkutatu sektorearen egoera larria dela eta sagardo enpresa asko kinka larrian daudela pandemiaren ondorioz; ostalaritzako beste etxe dauden bezala. Iazko fakturazioaren ia erdia galdu zuten, 15 milioi euro inguru. Urtarrilaren 25ean indarrean sartuko diren neurriengatik hainbat sagardotegik ez irekitzea erabaki dute, mugikortasuna mugatzearekin ez dielako merezi. Hala ere aurrera begira baikor dira sagardogileak.