Astigartarrek ezin izango dute gaur ospatu Sagardo Berriaren Eguna
Descripción
Pandemiaren egoera dela eta, gaur egitekoa zen 2021eko 'XVIII. Sagardo Berriaren Eguna', hau da, sagardo denboraldiaren irekiera iragartzeko urtero egiten den ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu da. "Covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta ostiralean, hilaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraituz.
astigarraga cancelacion coronavirus sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: María Cortés
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2021-02-03
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012621
Texto completo
Pandemiaren egoera dela eta, gaur egitekoa zen 2021eko 'XVIII. Sagardo Berriaren Eguna', hau da, sagardo denboraldiaren irekiera iragartzeko urtero egiten den ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu da. «Covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta ostiralean, hilaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraituz. Baina pandemiaren egoerak, ordea, okerrera egin du eta une honetan indarrean dauden mugikortasun neurriak aintzakotzat hartuta, sagardotegi batzuek beren ateak geroago irekitzeko erabakia hartu dute», azaldu dute arduradunek.
Gauzak horrela, gaur egitekoa zen sagardotegi denboraldi berriaren hasiera iragartzeko 'XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna' ez da egingo.
Hala ere, herritarrei gogorarazi nahi diete «sagardotegi batzuk irekita daudela sagardo berria dastatuz sagardotegiko otorduaz gozatu nahi duten herritarren-tzat. Gainera, ateak zabalik dituzte botilako sagardoaren salmentarako», adierazi dute arduradunek.