Sagardoaren lurraldea

Sagardotegietan ate-jokape

Descripción

Biar irekitzekoak ziran gure sagardotegiak; Santa Ageda egunean. Beste urteetan baiño pixka bat beranduago. Ez asko. Amabost bat egun beranduago, bi aste. Astero joateko oitura dezuenok, bi joanaldi galtzen dituzue. Ez da ainbesterako ere. Gaiñerako joanaldietan puxka bat geiago edan eta konpondua. Azkenean, irabazian ateratzeko modua ere bada. Baiña kontuz ibili gaitezen.

ocio coronavirus jarra sidra sidrería txotx

Ficha

  • Autor: Nikolas Zendoia
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2021-02-05
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012620

Texto completo

Biar irekitzekoak ziran gure sagardotegiak; Santa Ageda egunean. Beste urteetan baiño pixka bat beranduago. Ez asko. Amabost bat egun beranduago, bi aste. Astero joateko oitura dezuenok, bi joanaldi galtzen dituzue. Ez da ainbesterako ere. Gaiñerako joanaldietan puxka bat geiago edan eta konpondua. Azkenean, irabazian ateratzeko modua ere bada. Baiña kontuz ibili gaitezen. Neurriak errespetatzen baditugu, guztiontzako obe.

Alabearrez, aurtengo sagardotegi-denboraldian, normalean baiño neurri geiago bete bearra izango degu. Baiña sagardotegira dijoan jendearekin fio naiz, errespetua eta neurriak kunplituko dituztela. Ez zaigu damutuko.

Txarra izango litzateke, iaz bezela, ireki eta laster itxi bearra izatea. Denboraldia moztu bearra izatea.

Baiña ura ez zan izan sagardotegi-zaleon eta sagardotegien errua. Argi gera bedi. Itxialdi uraxegatik geratu nintzan neroni ere joanaldi bakarra eginda.

Normalean, iru bat buelta egin oi nituen denboraldian. Baiña iazkoan, euskaldunon esaldia: izorrai. Ea, bada, aurtengo arauetara moldatzen geran. Okerrena jota ere, jan eta edan egitea izango da beintzat eta...

Betiko sagardotegia ezagutu eta bizi izan degunok aldakuntza aundia aurkituko degu sagardotegietan. Baiña seguru nago, joan eta aldakuntzak ikustean, au ez dek gurea esan eta, iñork ez degula etxera alde egingo, geure sakea egin gabe.

Sei laguneko maaikadak izango omen dira, puxka bat tartekatuta, jakiña. Sagardotegietako otorduetan, kontu ixillak ere erabilli oi dira, oso elkarren ondoan eseri oi geranez. Batez ere, emakumeak tartean badira.

–Aizan. Ikusten al den ango ura?

–A, bai. Ene! Zenbat urte ez degula ikusi. Aizan. Majoa kontserbatzen den, e? Txotxera goazenean basoarekin, disimuluan gerturatu bear diñagu.

Emakumetxoak, ori bukatu da, eta txotxik ez. Ez gero pentsa sagardoa eta txuletagatik bakarrik dijoala jendea sagardotegietara... Ixilka-antzera marmarrak erabiltzera ere bai. Eta zer dauka txarra orrek?

Baiña txantxak alde bat lagata, sagardotegietakoek bertakoek zenbat buruauste erabili bearko zituzten era berri onetara moldatzeko. Txotxik ez dala, beraiek serbitu bear sagardoa maietara bezero guztiei botilletan. Ez da izango noski pitxarretan.

Botilla bakoitzak eduki bearko du, ba, zein kupeletako sagardoa duen agiria? Baiña orretarako, kupel bakoitzak bearko du bere botilladia. Pixka bat iritzira ari naiz, baiña bezeroek agerian naiko dituzte argibide oiek.

Baiña, ixilkako kontuak esateko ez ezik, txantxak erabiltzeko ere ez dira leku txarrak gure sagardotegiak. Alegia, esango duela batek baiño geiagok:

–Botillak bai jartzen dik alako kupeletakoa. Baiña nork zekik zein urtetakoa?

Eskerrak, bai, txantxa-giroan kontuak esateko askatasuna badaukadan, noski. Ez nuke bein-tzat iñor mindu nai.

Gaiñerakoan, jakiaren aldaketarik ez da noski izango. Bakaillao, txuleta, piper, gazta, intxaur eta... kafea bixkorrillorekin, nai duenarentzat. Oiek ez dira faltako, eta ala obe.

Baiña zalantza guztiak argi-tzeko, leenbaileen joatea izango degu onena. Eta nork daki onelako egoeraren aldaketak zer ondorio ekarriko duen sagardotegietara. Orain arte izan ez dan zerbait gera daiteke onartua. Orrelakorik balitz, onerako izan dedilla.

Joxe Ramon Zubimendi aundiari ere aupateko bat egin nai nioke emendik. Onezkero, aaztuta egongo da, bai, nerekin. Ni ez ordea berarekin! Izan ere, Iruin sagardotegian gertatu zi-tzaigun ura nola aaztuko det, ba?

Urteak dira. Esaten dan bezela, biok mano mano giñan Iruinen.

Jende guztiak alde egin zuenean:

–Beno, Joxe Ramon, ordaindu eta joan gaitezen gu ere. Danek alde egin dute.

Eta berak:

–Nikolas, ordaindu eta geroko tragoa debaldekoa izaten da. Goazen geure basoekin.

Eta azken txotxean geundela, argiak itzali zitzaizkigun. Ea alde egiten genuen.

Eta Joxe Ramonen erreakzioa:

–Zu lasai, Nikolas. Txiskeroa piztuko det.

Txiskeroaren argira debaldeko tragoak egin, basoak koxkan laga eta kaixo, motel.

Ai gure sagardotegiak! Zenbat orrelako bitxikeria gertatuko zan kupelen aurrean!

Dana dala, urtero bezela, sagardotegietakoek diote egundoko mama gozoak dituztela aurtengo uztan. Zer esango digute, ba?

Baiña aurten siñisten dizuegu euneko eunean. Sagarraren uztak ez bait du zerikusirik izan gizartea pasatzen ari danarekin. Izan zan lore-garaia, izan zan uda-giroa, eta izan genuen udazkena... Danak ere sagar-uztarentzat izan zitezkeen onenak.

Norbaitek esan lezake:

–Gure Nikolasek zer ote daki, sagarrarentzat uzta ona edo txarra zer izan dan jakiteko?

–Aizu, txo. Ni baserritarra naiz. Eta arro nago.

Ea bada, lagunok, jartzen dizkiguten neurriak gizalegez betetzen ditugun. Baiña ori bai: umorerik galdu gabe. Sagardotegiko giroa gurea da. Ez bedi falta ipuiñik eta bertsorik.

Eta zuei, sagardotegiak dituzuenoi, nere zorionak. Sagarraren bertute zaarra bizirik eta indarrean daukazuelako. Ainbeste milla litroren putzua, kutsua eta pultsua zintzo daramazuelako.