Botilaratutako sagardoaren salmenten inguruko aurreikuspen onak
Descripción
Sagardogintzan nabarmentzen diren herrietan ere gogor ari da jotzen Covid-19a. Adibiderik berrienetakoa, eremu gorrian sartu eta txotx festarik gabe gelditu den Astigarraga. Gauzak oso-oso azkar aldatzen ez badira, sagardotegiek denboraldi gogorrari egin beharko diote aurre aurten ere, horrek dituen ondorio guztiekin. Botilaratutako sagardoari dagokionez, ordea, badirudi aurreikuspenak ez direla txarrak.
botella eroski euskal sagardoa coronavirus marca mercado sidra venta
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2021-02-04
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012583
Texto completo
Sagardogintzan nabarmentzen diren herrietan ere gogor ari da jotzen Covid-19a. Adibiderik berrienetakoa, eremu gorrian sartu eta txotx festarik gabe gelditu den Astigarraga. Gauzak oso-oso azkar aldatzen ez badira, sagardotegiek denboraldi gogorrari egin beharko diote aurre aurten ere, horrek dituen ondorio guztiekin.
Botilaratutako sagardoari dagokionez, ordea, badirudi aurreikuspenak ez direla txarrak. Hori dio bederen sagardo botilaratuaren saltzaile nagusia den Eroskik. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, EAEko 2020ko uztako milioi bat litro sagardo natural erosteko asmoa du, iaz saldutakoa baino %15 gehiago. Iaz, hain zuzen, 2019ko uztako 930.642 litro sagardo saldu zituen, Euskal Autonomia Erkidegoko Banaketa Handiak saldutako sagardo botilaratuen erdia.
Sagardoa udaberri aldera iritsiko da dendetara, bai Euskal Sagardoa jatorri izenarena eta bai Gorenak zigiluarena. Izan ere, kooperatibak EAEko hogei bat sagordetegiren produktua saltzen du, 38 bat erreferentzia komertzializatzen dituelarik, bere marka barne.
«Euskal Sagardoarekin dihardugu 2016an sortu zenetik. Erakunde horrek sagardoa prestigiatzeko lan egiten du, eta elkarrekin berrikuntzak lantzen goaz arlo horretan dela formatu berriekin eta dela premia berriekin, ohiko merkatuen alternatibak bilatzeko estrategian sagardo naturala balioan jartzeko», adierazi du Eriskiren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.
«Euskal Sagardoa JIa daraman sagardoa bertako sagarrekin bakarrik egiten da. Sagarraren ekoizpena profesionalizatzen ari dira pixkanaka, sagarrak ahalik eta kalitate onenekoak eta uztak orekatuak izan daitezen eta, era berean, Euskal Sagardoaren kalitatea berma dadin. Horrekin batean, Eroski bera, banatzailea den aldetik, funtsezkoa da sagardoaren sektorearen etorkizuna bermatzeko», azaldu du Euskal Sagardoa Jatorri Izenaren gerenteak, Unai Agirrek.
Sagardotegi desberdinek marka propioarekin saltzen duten produktua banatzeaz gain, 2017az geroztik bere markarekin saltzen du Euskal Sagardoa zigiluarekin egiaztatua zegoen kalitatezko sagardo bat.
TEMASZabalik