Sagardo Berriaren Eguna, bertan behera
Descripción
Pandemiaren egoera dela, ez da egingo otsailaren 3rako aurreikusita zegoen 2021eko sagardo denboraldiaren irekiera iragartzeko ' XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna', antolatzaileek ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu ondoren. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta otsailaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraituz.
astigarraga cancelacion coronavirus sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Sagardo Berriaren Eguna, bertan behera
- Fecha: 2021-01-27
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-012544
Texto completo
Pandemiaren egoera dela, ez da egingo otsailaren 3rako aurreikusita zegoen 2021eko sagardo denboraldiaren irekiera iragartzeko 'XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna', antolatzaileek ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu ondoren.
Covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta otsailaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraituz.
Pandemiaren egoerak, ordea, okerrera egin du eta une honetan indarrean dauden mugikortasun neurriak aintzakotzat hartuta, sagardotegi batzuk beren ateak beranduago irekitzeko hautua egin dute.
Gauzak horrela, otsailaren 3an ospatzekoa zen sagardotegi denboraldi berriaren hasiera iragartzeko eguna bertan behera uzteko erabakia hartu da. Halere, herritarrei gogorarazi nahi izan diete sagardotegi batzuk irekita daudela sagardo berria dastatuz sagardotegiko otorduaz gozatu nahi duten herritarrentzat, eta guztietan erosi daitezkela sagardo botilak.