Sagardoaren lurraldea

1,2 milioi litro Euskal Sagardo egin dituzte aurten EAEko sagardotegiek, iazkoaren herena

Descripción

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak ohar bidez jakinarazi duenez, 1.200.000 litro Euskal Sagardo egin dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagardotegiek. Iazkoaren hirutik bat izan da aurten bildutako sagar kopurua eta horrek litroak ere hirutik bat izatea eragin du. Uzta txikia izan arren, bildutako sagarra "izaera handikoa" izan dela nabarmendu du, "azukrean eta taninoetan oso aberatsa".

euskal sagardoa característica marca sidra sidrería cosecha

Ficha

  • Fuente: naiz:
  • Fecha: 2020-12-16
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012532

Texto completo

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak ohar bidez jakinarazi duenez, 1.200.000 litro Euskal Sagardo egin dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagardotegiek. Iazkoaren hirutik bat izan da aurten bildutako sagar kopurua eta horrek litroak ere hirutik bat izatea eragin du. Uzta txikia izan arren, bildutako sagarra «izaera handikoa» izan dela nabarmendu du, «azukrean eta taninoetan oso aberatsa».

Iazko uzta handiaren ondoren, aurten txikiago bat zetorkiola aurreikusi zuen Euskal Sagardoa jatorri deiturak, baina ez zuen «hain uzta txikia espero». Dioenez, iazko uzta handiak, neguko hotz faltak eta udara lehorrak eragin dute uzta txikia.

Zonaldeka eta sagastiz sagasti datuak desberdinak izan dira, baina gehienean izan da uzta txikiagoa. Guztira ia 2 milioi kilo sagar bildu dira Euskal Sagardora bideratutako sagastietan eta 1,2 milioi litro egin dira.

Aurrerantzean uztatik uztara horrelako aldeak egoteak asko kezkatzen ditu Euskal Sagardoa Jatorri Deitura osatzen duten sagargile eta sagardogileak eta hainbat proiektu jarri dituzte martxan egora hobetzeko.

15 milioi euro baino gehiagoko galerak

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak jakinarazi duenez, martxoan txotx garaia ixtera behartuta egon zirenez eta udaberri eta udazkenean ostalaritza itxia egon denez, galera handiak izan ditu sagardogintzaren sektoreak. Guztira, 15 milioi baino gehiagoko galerak kalkulatu dituzte. Horregatik, ostalaritzaren irekierak eta datorren urteko txotx garaiak asko kezkatzen du sektorea, diru sarrera eta sagardo salmenta handienak bertan daudelako.

Egoera zail horren aurrean, martxan jarri dute euskal sagardoak sarean lortzeko plataforma berria. www.euskalsagardoa.eus webgunearen bitartez, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 53 Euskal Sagardo desberdin daude eskuragarri.

2021eko txotx garaia

Aurtengoa urte berezia izan da, eta datorrena ere hala izango dela aurreikus daiteke. Horregatik, «tentuz eta arduraz erabakiak hartzeko garaia dela» nabarmendu du Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak. Urtarrilean egingo dute egoeraren balorazioa sagardogintzaren sektoreak, pandemiaren datuak ikusi, jarritako neurriak baloratu eta erabaki egokienak hartzeko, besteak beste txotx garaiari buruz.

Aurreratu dutenez, sagardotegien txotx irekierari dagokion protokolo proposamena garatuta dago, garaian garaiko egoerara moldatzeko aukera ematen duena.