Sagardo garairako, pitxerra bueltan
Descripción
Sagardotegiak dira pandemiak gogorren kolpatu duen sektoreetako bat. Iazko txotx denboraldia hasi berria zenean iritsi zen itxialdia, eta aurten, denboraldia hastear, Eguberri osteko kutsatze kasuen igoera iritsi da. Ez da erraza, baina sagardogileek txotx denboraldiaren erritua mantendu nahi izan dute, egoerara moldatuz.
euskal sagardoa característica coronavirus marca jarra sidra sidrería txotx cosecha
Ficha
- Autor: Joseba Salbador
- Fuente: Gara
- Fecha: 2021-01-20
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P36-3 »
- Código: NA-012525
Texto completo
Sagardotegiak dira pandemiak gogorren kolpatu duen sektoreetako bat. Iazko txotx denboraldia hasi berria zenean iritsi zen itxialdia, eta aurten, denboraldia hastear, Eguberri osteko kutsatze kasuen igoera iritsi da. Ez da erraza, baina sagardogileek txotx denboraldiaren erritua mantendu nahi izan dute, egoerara moldatuz. Atzo aurkeztu zituzten berritasunok Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariek eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteetako lehendakariek: otsailaren 5ean zabalduko da denboraldia, sagardo dastaketa ezin izango da zuzenean upeletik egin eta bezeroek mahaian eserita egon beharko dute. Horrek ez du esan nahi upel ezberdinetako sagardo berria dastatzeko aukera izango ez dutenik. Horretarako, sagardogile guztiek pitxerrak jarriko dituzte bezeroen eskura, mahai bakoitzetik pertsona batek, sagardogilearen laguntzaz, ontzia bete eta mahaira eraman dezan. Botilak ere banatuko dira, gardenak hauek ere, bezeroak sagardoaren kolorea ikus dezan eta argi eduki dastatuko duen hori sagardo berria dela.