Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna bertan behera utzi dute

Descripción

Otsailaren 3an ospatu behar zen 2021eko sagardo denboraldiaren irekiera iragartzeko XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna ez antolatzeko eta ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu da, pandemiak eragindako egoera dela eta. Sagardoaren Lurraldea elkartetik jakinarazi dutenez, covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta otsailaren 5ean ateak irekitzeko erabakia hartu zuten sagardotegiek, Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraituz.

astigarraga cancelacion coronavirus sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Europa Press
  • Fuente: europapress.es
  • Fecha: 2021-01-27
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012493

Texto completo

Sagardoaren Lurraldea elkartetik jakinarazi dutenez, covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu etaotsailaren 5ean ateak irekitzeko erabakia hartu zuten sagardotegiek, Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberakoprotokolo berezia jarraituz.
Halere, pandemiaren egoerak okerrera egin du eta une honetan indarrean dauden mugikortasun neurriak aintzat hartuta, sagardotegi batzuk ateakberanduago irekitzeko erabakia hartu dute.
Gauzak horrela, otsailaren 3an ospatzekoa zen sagardotegi denboraldi berriaren hasiera iragartzeko XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna bertan beherauzteko erabakia hartu da.
Edonola ere, herritarrei gogorarazi nahi diete sagardotegi batzuk irekita daudela, sagardo berria dastatuz sagardotegiko otorduaz gozatu nahidutenentzat, eta sagardotegi guztiak irekita daudela botilako sagardoaren salmentarako.