Sagardoaren lurraldea

"Ideia eta aukera berriak garatzen ari gara begirada 2021ean jarriz, eta online salmentari ere ekin diogu”

Descripción

Gartziategi sagardotegiko Nere Lizeagari elkarrizketa.

astigarraga sidrería gartziategi coronavirus sidra sidrería txotx

Ficha

  • Fuente: Gure Lurra aldizkaria
  • Fecha: 2021-01-01
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: Gure Lurra adizkaria
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-012451

Texto completo

“Enpresa askori bezala gogor eragin digu, batetik txotx garaia erdiz-erdi moztu zigulako eta bestetik ostalaritza geldirik egonda sagardo salmentak asko jaitsi direlako. Zuzeneko salmentak eta ditugun alimentazioko salmentak dira irteera bakarra gaur egun. Ahalik eta ondoena daramagu, Euskal sagardoa egitea bukatuta, gainerako lan horiek ondo egin eta aurrera begira gauzak ahalik eta ondoena planifikatzea da oraingo gure lana. Ideia eta aukera berriak garatzen ari gara begirada 2021ean jarriz, eta online salmentari ere ekin diogu. Gipuzkoako Foru Aldundiarena bezalako laguntzak oso ondo etorri zaizkigu egoera zail honetan, momentuko estuasunetik lasaiago ateratzen laguntzen digute. Baina garrantzitsuena berriz ere aktibitatea martxan jartzea da, lanerako gogoz gaude. Badakigu gure negozioak egokitu egin beharko ditugula, datorrena ez dela iragana bezalakoa izango. Sagardotegi bezala eta sektore bezala egoera berrira egokitzeko pausoak prestatzen ari gara”.