Sagardoaren lurraldea

Gabon giroan pasa dute zubia, Sagardoetxean

Descripción

Ate joka ditugu jada gabonak, eta horren harira, pasa den asteburuan, hainbat astigartarrek Sagardoetxea bisitatu zuten, gabonetako pinua apaintzeko. Antzinan bezala egin zuten, sagar eta kandelekin apainduz, eta "beren urte berrirako desioak zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera ere izan zuten", gabon giroan murgilduta.

ocio astigarraga actividades museo invierno pino sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2020-12-08
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012429

Texto completo

Gabonetako ohitura zaharrak berreskuratzeko asmoz, pinua apaintzen pasa dute zubia, astigartarrek.

Ate joka ditugu jada gabonak, eta horren harira, pasa den asteburuan, hainbat astigartarrek Sagardoetxea bisitatu zuten, gabonetako pinua apaintzeko. Antzinan bezala egin zuten, sagar eta kandelekin apainduz, eta «beren urte berrirako desioak zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera ere izan zuten», gabon giroan murgilduta.

Pinua apaintzeko aukera, gaur ere
Gaur ere aukera dago, gabon giroko usadio honetan parte hartzeko, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 55 05 75 telefonora, edo idatzi info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora.

Antolatzaileek, Sagardoetxera bertaratzeko dei egin die herritarrei, «pinuak apaindu eta desioak zintzilikatzeko».