Sagardoaren lurraldea

Otsailaren 5ean hasiko da txotx denboraldia, eta hilaren 3an izango da Sagardo Berriaren Eguna

Descripción

Atzokoa izan behar zen Sagardo Berriaren Eguna, Astigarragan, txotx denboraldiari hasiera emateko. Eta bihar irekiko zituzten ateak sagardotegi goiztiarrenek. Baina pandemiaren eraginez, eta horren aurrean hartutako neurriak tarteko, ezinezkoa izan da. Ikusi du argi-izpirik, ordea, sagardogintzaren sektoreak. Eta jarri dio data, txotx denboraldiaren hasierari: otsailaren 5ean ekingo diote, osasun egoerak hala ahalbidetuz gero.

astigarraga euskal sagardoa coronavirus marca sagardo berriaren eguna sidra sidrería apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-01-14
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-012411

Texto completo

Protokolo bat osatu du sagardoaren sektoreak, eta baldintza bereziekin, datorren hilabetean zabalduko dituzte ateak sagardotegiek. Hori horrela, Sagardo Berriaren Eguna ere ospatuko dute, izatez atzoko egunez behar zuena.

Atzokoa izan behar zen Sagardo Berriaren Eguna, Astigarragan, txotx denboraldiari hasiera emateko. Eta bihar irekiko zituzten ateak sagardotegi goiztiarrenek. Baina pandemiaren eraginez, eta horren aurrean hartutako neurriak tarteko, ezinezkoa izan da.

Ikusi du argi-izpirik, ordea, sagardogintzaren sektoreak. Eta jarri dio data, txotx denboraldiaren hasierari: otsailaren 5ean ekingo diote, osasun egoerak hala ahalbidetuz gero.

Horretarako, protokolo berezia landu du sektoreak, pandemia garaira egokituta; eta hori aplikatuko dute sagardotegi guztietan. Protokolo hori, datorren asteartean aurkeztuko du Euskal Sagardoak.

Sagardo Berriaren Eguna, bi egun lehenago

Eta ohi bezala, txotx denboraldiari hasiera emateko, Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dute aurten ere. Atzoko egunez egin ez zena, otsailaren 3an ospatuko dute, sagardotegietako ateak ireki baino bi egun lehenago.

Eguneko egitaraua, oraindik zehaztu gabe daukate, Sagardoaren Lurraldeak jakinarazi duenez; baina aurreratu dute, ez dela izango aurreko urteetako bera, ezinezkoa delako. «Ideia batzuk badauzkagu, baina lantzeko daukagu oraindik», azaldu dute. Aurrerago emango dituzte zehaztasunak, baina hasiera data, behintzat, jarri du sagardogintzaren sektoreak.