Udazken zaporez ekimena aurkeztu da Sagardoetxean turismo alorreko profesionalen artean
Descripción
Gaur "Udazken zaporez" ekimena aurkeztu da Sagardoetxean turismo arloko profesionalen artean: Donostiako eta Gipuzkoako turismo bulegoetako arduradunak, hotelak, turismo eragileak, administrazio teknikariak, etab. Bertan izan dira Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Daniel Solana Basquetour-eko zuzendaria, Leire Arandia Gastromuseums-eko ordezkaria eta Erro Kooperatibako arduraduna, Go Local [...]
ocio presentación degustación gastronomía museo mosto sagarbike sagardoetxea experiencia sagardun turismo udazken zaporez
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2020-09-30
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011763
Texto completo
Gaur “Udazken zaporez” ekimena aurkeztu da Sagardoetxean turismo arloko profesionalen artean: Donostiako eta Gipuzkoako turismo bulegoetako arduradunak, hotelak, turismo eragileak, administrazio teknikariak, etab. Bertan izan dira Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Daniel Solana Basquetour-eko zuzendaria, Leire Arandia Gastromuseums-eko ordezkaria eta Erro Kooperatibako arduraduna, Go Local enpresako Iñigo Ansa eta Hegoi Iparragirre eta Haritz Rodriguez Ciderlands nazioarteko sagardo norakoen sareko idazkari teknikoa.
Gaurko ekimenean Go Local eta Sagardoetxearen artean martxan jarritako Sagarbike esperientzia aurkeztu eta parte hartzaileei esperientzia hau lehen eskutik bizitzeko aukera eskaini zaie, bertaratuek Urumea ibaiaren ertzeko bidegorritik, Donostiatik Astigarragarako bidea bizikleta elektrikoan egin dutelarik.
Turismo esperientzia honetaz gain, Erro Kooperatiba Elkartea eta Sagardunen artean martxan jarritako “Sagardoa eta gazta” esperientziaren nondik norakoak azaldu dira eta GastroMuseums sarea aurkeztu da, bertan parte hartzen duten museo gastronomikoak eta urtean zehar lantzen diren ekimenak azalduz.
Amaitzeko, bertaratuek udazkenean Sagardoetxeak eskaintzen duen sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartu dute sagarrak txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatuz eta nazioarteko sagardo ezberdinen dastaketa gidatuaz gozatzeko aukera izan da, besteak beste Kanada, Ingalaterra, Luxenburgo eta Italiako sagardoak dastatu direlarik.
Sagarrari zukua atera familian!
Udazken zaporez ekimenaren barruan, urriko asteburu guztietan sagar muztioa familian elaboratzeko tailerrak eskainiko ditu Sagardoetxea Museoak. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Amaitzeko, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramango du.
Nazioarteko sagardo dastaketen esperientzia berria
Urtean zehar nazioarteko sagardo dastaketa ezberdinak ospatuko dira Sagardoetxean. Turismo esperientzia berri honek nazioarteko sagardo ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera eskainiko die parte-hartzaileei.
Sagardoaren kulturaz gozatzeko esperientziak
Esperientzia hauetaz gain, urte osoan zehar sagardoaren kulturaz gozatzeko eskaintza zabala biltzen du Sagardoaren Lurraldeak: Sagardoetxea, museoa eta sagardotegia, sagardoa eta Itsasoa, sagartrekking, sagardotegietako otorduak, Donostialdea ezagutzeko bisita gidatuak, etab.