Sagardoaren lurraldea

'Emakume ekintzaileak sagardogintzan' erakusketa bisitazeko azken egunak

Descripción

Igartubeiti Baserri Museoak, 'Emakume ekintzaileak sagardogintzan' aldi baterako erakusketa abian jarri zuen ekainaren hasieran eta hau bisitatzeko aukera ostiralean (uztailak 31) amaituko da. Bertan, historian zehar sagardogintzan emakumeen zeregina ezagutzera ematen da. Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker, XVI eta XVIII. mendeetan emakumeek sagardoaren munduan burututako eginkizunak jorratzen ditu, baita garai hartako gizartearen egoera ere.

emakume ekintzaileak sagardogintzan mujer exposiciones historia caserio museo igartubeiti cultura patrimonio sidra

Ficha

  • Autor: Miryam Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2020-07-29
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011741

Texto completo

Igartubeiti Baserri Museoak, 'Emakume ekintzaileak sagardogintzan' aldi baterako erakusketa abian jarri zuen ekainaren hasieran eta hau bisitatzeko aukera ostiralean (uztailak 31) amaituko da.

Bertan, historian zehar sagardogintzan emakumeen zeregina ezagutzera ematen da. Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker, XVI eta XVIII. mendeetan emakumeek sagardoaren munduan burututako eginkizunak jorratzen ditu, baita garai hartako gizartearen egoera ere. Bestalde, sagardogintzan lan egiten duten emakumeen testigantzak lanbide honen egungo ikuspegiari ekarpena egiten diote.

Erakusketa hau Igartubeitiren genero ikuspegiaren lan ildoan kokatzen da, landa inguruneko emakumeen zereginari argia eta ikusgarritasuna ematen laguntzen duelarik, giza dimentsio hurbil batetik.

'Emakume ekintzaileak sagardogintzan' lau emakume ekintzaileen irudian oinarritzen da. Laurak, ausartak, azkarrak eta injustiziaren aurrean izutzen ez direnak: María Labayen, María de Echevarría, Ana de Beroiz y Fagola eta María Josefa de Orobio.

Ilustrazioak
Odriozolaren azterketekin batera, Jokin Mitxelenaren ilustrazioak daude ikusgai, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan burututako ikerketa proiektuaren emaitza direlarik.

Bestalde, 'Emakume ekintzaileak sagardogintzan' emakumeek sagardoari lotutako jarduera guztietan, garraioan, gizonak Ameriketan merkataritza bidaietan zeudenean baserriak aurrera eramaten egindako lana jakitera ematen du.

Lourdes Odriozolak bere ikerketan tira egiteko erabili dituen hariak auziak eta epaiak izan dira. Hauetan jasotzen diren testigantzek garaiko moralitatea, gizarte ohiturak... xehetasun ugari ezagutzeko balio dute. Hala, «lau emakumeok ezagutarazteaz gain, haien historiak aitzakia ere badira bizi izan zuten garaiaren berri emateko eta sagardoari lotutako ondarea lantzeko», azaltzen dute museotik.

Bestalde, Jokin Mitxelena ilustratzaileak lau emakumezko hauek irudikatu ditu lortutako informazioa eta diseinu zein modan aditua den Ane Albisuren aholkularitzaz, garaian garaiko janzteko moduak oinarri hartuz eta orain arte ezezagunak ziren emakumezko hauei aurpegia jarriz.