Sagar uztaren festa ospatu zen Sagardoetxean, giro ezin hobean
Descripción
Aipaturiko jarduera hauen plazak mugatuak izan ziren, baina eguraldiak lagundu zuen eta egun ederra pasa zuten hurbildutakoak. XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragako tabernek eskainiko duten sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote bereziarekin hasi zen pasa den ostegunean. Aurtengo egitaraua, egoera berrira moldatuta ospatu da segurtasun neurri guztiak bermatuz.
ocio astigarraga degustación gastronomía kirikoketa coronavirus mosto fiestas de la manzana sagar uzta sagardoetxea taller
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2020-09-29
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P35-48 »
- Código: NA-011574
Texto completo
Sagar muztioaren elaborazio lanak familian egiteaz gain, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata ere izan ziren igandean Sagardoetxean Sagar uztaren festan.
Aipaturiko jarduera hauen plazak mugatuak izan ziren, baina eguraldiak lagundu zuen eta egun ederra pasa zuten hurbildutakoak. XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragako tabernek eskainiko duten sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote bereziarekin hasi zen pasa den ostegunean. Aurtengo egitaraua, egoera berrira moldatuta ospatu da segurtasun neurri guztiak bermatuz. Ondorioz, Astigarragako Foru plazan ospatu ohi diren sagar muztioaren elaborazio lanak Sagardoetxean egin ziren.