Sagardoaren lurraldea

XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragan

Descripción

Irailaren 24-26-27an XX. Sagar Uzta 2020 ekitaldia ospatuko da Astigarragan. Covid-19a dela eta, festa egoera berrira moldatu da eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz eta aforoa mugatuz, herritarrek sagarraren uzta garaia ospatzeko jarduera ezberdinak antolatu dira: sagar muztioaren elaborazioa familian, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata. 2020·09·21 XX.

ocio astigarraga degustación gastronomía kirikoketa coronavirus mosto fiestas de la manzana sagar uzta sagardoetxea taller

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 2020-09-21
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011565

Texto completo

XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragako tabernek eskainiko duten sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote bereziarekin hasiko da irailaren 24an (osteguna).

Aurtengo egitaraua, ordea, egoera berrira moldatu eta Covid-19ak ezarritako segurtasun neurri guztiak bermatuz ospatuko da. Ondorioz, Astigarragako Foru plazan ospatu ohi den sagarraren azoka ez da egingo eta horren ordez, irailaren 26 eta 27an herriko familien partaidetzarekin sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean egingo dira, talde txiki eta txanda ezberdinetan antolatuta eta Goldea Herri Kirol Elkartearen laguntzarekin, aldez aurrez izena emanda.

Irailaren 27an (igandea) sagar muztioaren elaborazio lanak familian egiteaz gain, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata ere izango dira Sagardoetxean.

Aipaturiko jarduera hauen plazak mugatuak izango dira eta beraz, sagar muztioaren elaborazio lanetan, kirikoketa tailerrean eta sagar katan parte hartu nahi duten herritarrek, aurrez izena eman beharko dute Sagardoaren Lurraldeko webgunean.

Egitaraua

Osteguna, Irailak 24 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak eskainiko dira.
Larunbata, Irailak 26 10:30-13:30 SAGAR MUZTIOAREN ELABORAZIOA FAMILIAN* Sagardoetxean.
Igandea, Irailak 27 10:30-12:30 SAGAR MUZTIOAREN ELABORAZIOA FAMILIAN* Sagardoetxean. 10:30-12:30 KIRIKOKETA TAILERRA* Sagardoetxean. 12:00 SAGAR KATA*.
* Plaza mugatuak. Derrigorrezkoa da aurrez erreserba egitea.