Pintxo-potea, sagar muztioaren elaborazioa eta kirikoketa tailerra, hiru egunetan zehar
Descripción
Datorren ostegunean, larunbatean eta igandean XXgarren Sagar Uzta 2020 ekitaldia ospatuko da Astigarragan. COVID-19a dela eta, festa hau egoera berrira moldatu da, eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz eta edukiera mugatuz, jarduera ezberdinak antolatu dira, herritarrek sagarraren uzta garaia ospatzeko: sagar muztioaren elaborazioa familian, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata.
ocio astigarraga degustación gastronomía kirikoketa coronavirus mosto fiestas de la manzana sagar uzta sagardoetxea taller
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2020-09-20
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P35-47 »
- Código: NA-011562
Texto completo
Datorren ostegunean, larunbatean eta igandean XXgarren Sagar Uzta 2020 ekitaldia ospatuko da Astigarragan. COVID-19a dela eta, festa hau egoera berrira moldatu da, eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz eta edukiera mugatuz, jarduera ezberdinak antolatu dira, herritarrek sagarraren uzta garaia ospatzeko: sagar muztioaren elaborazioa familian, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata.
XXgarren Sagar Uzta 2020 ekimena Astigarragako tabernek eskainiko duten sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote bereziarekin hasiko da ostegunean. «Aurtengo egitaraua, ordea, egoera berrira moldatu eta COVID-19ak ezarritako segurtasun neurri guztiak bermatuz ospatuko da», azaldu dute antolatzaileek. Ondorioz, Astigarragako Foru plazan ospatu ohi diren sagar muztioaren elaborazio lanak Sagardoetxean egingo dira, irailaren 26 eta 27an herriko familien partaidetzarekin, talde txiki eta txanda ezberdinetan antolatuta, eta Goldea Herri Kirol Elkartearen laguntzarekin.
Egiteko ugari, azken egunean
Igandean, irailaren 27an, sagar muztioaren elaborazio lanak familian egiteaz gain, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata ere izango dira, Sagardoetxean. Goizeko 10:30etatik 12:30etara bitartean izango dira lehenengo bi jarduerak, eta 12:00etatik aurrera egingo dute sagar kata.
Aipaturiko jarduera hauen plazak mugatuak izango dira eta beraz, sagar muztioaren elaborazio lanetan, kirikoketa tailerrean eta sagar katan parte hartu nahi duten herritarrek, aurrez izena eman beharko dute, www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean sartuta.
Hiru egunetan zehar egingo diren jarduetean derrigorrezkoa izango da maskarilla erabiltzea eta higiene eta segurtasun neurri guztiak behar bezala betetzea.