Sagardoaz eta kulturaz "modu seguruan" gozatzeko, gune berria sortu SagarArtek, Astarbe Sagardotegian
Descripción
Bizitako pandemiaren eraginez, arte eszenikoen sektoreak kalte haundiak jasan ditu, eta hauei laguntzeko, SagarKultur ekimena jarri du martxan SagarArtek. "Kulturarentzat gune seguru bat sortu dugu, elkartearen kolaboratzaile den Astarbe Sagardotegian", azaldu dute.SagarKulturren, sagardotegiko mahaien inguruan bilduko dira unitate familiarrak, eta distantzia fisikoa mantenduz hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango dute.
arte sidrería astarbe coronavirus cultura sagararte sidra
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2020-07-17
- Clasificación: 4.2. Otras experiencias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011353
Texto completo
SagarArtek lagundu nahi izan dio, 2020an hedatutako COVID-19ak hain kaltetuta utzi dituen arte eszenikoen sektoreari, eta kulturarentzako «gune seguru eta aproposa» sortu du Astigarragako Astarbe Sagardotegian.
Bizitako pandemiaren eraginez, arte eszenikoen sektoreak kalte haundiak jasan ditu, eta hauei laguntzeko, SagarKultur ekimena jarri du martxan SagarArtek. «Kulturarentzat gune seguru bat sortu dugu, elkartearen kolaboratzaile den Astarbe Sagardotegian», azaldu dute.
SagarKulturren, sagardotegiko mahaien inguruan bilduko dira unitate familiarrak, eta distantzia fisikoa mantenduz hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango dute. Horien artean, monologoak, zuzeneko musika... «Bertso zein bestelako ikuskizun kulturalekin gozatzeko aukera ere izango da». Aforoa gehienez 90 pertsonakoa izango da, eta eguraldi ona zein txarra egin, mantendu egingo dira.
SagarKultur ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dute, eguraldi onarekin terrazan egingo direla emanaldiak, eta eguraldi txarra eginez gero, sagardotegi barruan.
Modu berean, azpimarratu nahi izan dute herriko taldeei emango zaiela garrantzia: «lehentasuna herriko talde eta teknikariek izango dute, eta baita elkarteak aurreko urtetik zituen konpromezuek ere». Gainera, euskerazko edukia gailenduko da, eta berdintasunean oinarritutako hautaketak egingo dira.
Izaki Gardenak taldea bihar, zuzenean
Bihar gauean, Izaki Gardenak taldeak eskainiko du zuzeneko kontzertua Astarben; eta igandean, berriz, bazkalostean, Errebal taldeak emanaldia eskainiko du, 15:30etan hasita, giroa jartzeko asmotan.
Erreserbak egiteko, modu ezberdinak
Antolatzaileek azaldu dute, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin batera antolaturiko afari merienda eta bertso saiorako izan ezik, erreserbak egiteko era ezberdinak egongo direla. Izan ere, hiru tiket ezberdin daude aukeran.
Lehena tiket soltea da, 10 euroko prezioarekin, eta Astigarragako Udalak ahalbidetuko duen plataforman erosi ahal izango da.
Bigarren tiketa, Astarbe sagardotegiaren saiheski menuarekin izango da. Astarbe sagardotegira deituta erreserbatuko da aukera hau, eta ekitaldiaz gain, tomate entsalada, tortilla, saiheskiak, gazta, sagardoa, ogia, ura eta kafea izango dute. Kasu honetan, 33 eurokoa izango da prezioa.
Eta hirugarren eta azken tiketa, Astarbe sagardotegiko hegaluze menuarekin izango da: «Astarbe sagardotegira deituta erreserbatuko da aukera hau, eta ekitaldiaz gain, tomate entsalada, hegaluzea parrilan, txuleta, gazta, sagardoa, ogia, ura eta kafea izango dute». Kasu honetan, 45 eurokoa izango da prezioa. Erreserbak, telefono honetara deituz egin beharko dira: 943 55 15 27.
SagarKultur egitaraua
Bihar, 22:30 Izaki Gardenak
Etzi, 15:30 Errebal
Uztailak 24, 18:30 Bertso-afari merienda (Bertsozale elkartearekin batera)
Uztailak 25, 22:30 Kilimak
Uztailak 26, 15:30 Bakean dagoena bakean utzi
Abuztuak 1, 22:30 Anai
Abuztiak 2, 15:30 Marsel Magoa
Abuztuak 8, 22:30 Apalatxe
Abuztuak 9, 15:30 Ameli eta Xirrikituen jostunek