Sagardoaren lurraldea

'Mundua hasi zenean Pirinioetako mito eta kondairak' erakusketa ikusgai da

Descripción

Uda honetan Igartubeiti Baserri Museoak publiko ezberdinei egokitutako bisita eta jarduerak eskaintzen ditu formatu murriztuetan. Igartubeiti Baserri Museoan paregabeko sagardo esperien- tzia dastatu eta bizi daitekeela gogoratzen dute museotik. Bertan barneratzean sagardoaren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetuko dira bisitariak, bere XVI.

visita acción exposiciones caserio museo igartubeiti cultura patrimonio sidra manzana

Ficha

  • Autor: Miryan Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2020-08-04
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011341

Texto completo

Uda honetan Igartubeiti Baserri Museoak publiko ezberdinei egokitutako bisita eta jarduerak eskaintzen ditu formatu murriztuetan.

Igartubeiti Baserri Museoan paregabeko sagardo esperien- tzia dastatu eta bizi daitekeela gogoratzen dute museotik. Bertan barneratzean sagardoaren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetuko dira bisitariak, bere XVI. mendeko baserriak duela 500 urte bezala sagardoa egiteko gai den Euskadiko egurrezko dolare bakarra ezagutzeko aukera eskaintzen duelarik.

Familiek eta gazteek Martintxoren freskagarririk gustokoena ginkanaz gozatzeko aukera ere badute, Igartubeitiko ingurunean zehar dauden frogekin Martintxoren edaririk gustokoena zein den ezagutu arte. Ginkana museoko ordutegian eskuragarri dago eta «nahieran» egiteko jarduera da; pista jolasaren prezioa 2 eurokoa da familia bakoitzeko.

Patrim, Pirinioetako ondarearen museoek eta interpretazio zentroek osatzen duten mugaz gaindiko sarea da

Erakusketa berria
Hilabete honetan, 'Mundua hasi zenean, Pirinioetako mito eta kondairak' erakusketa da ikusgai. Ipuin eta kondairen bitartez igorri den Pirinioetako ahozko tradizioaren aberastasuna ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketa honek.

Patrim sareak koproduzitutako egitasmoa da hau. Igartubeiti, Pirinioetako ondarearen museoek, ekomuseoek eta interpretazio zentroek osatzen duten mugaz gaindiko sare honetako partaide da. Museoa bisitatzeko bi aukera daude, norbera bere kabuz, QRak eskaneatuz edo bisita komentatua eginez. XVI. mendeko dolare-baserriaren bitartez, sagardoren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetzeko aukera dago. Bisita komentatuak ordutegi finkoetan izaten dira: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz zein gazteleraz.

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera, Iraganera bidaia izeneko ibilbide bateratua eskaintzen du Igartubeitik, bi museoetara bisita gidatuarekin eta dastaketarekin (Idiazabal gazta, Goierriko sagardoa edo zukua).

XVI-XVII. mendeetako nekazal bizitza eta aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta politiko garrantzitsuak ezagutzeko aukera ematen du museoak, XIX. mendean bidaia dinamiko baten bidez egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko.

Bisitariak, Hiru herri, bizitza bat, Iparragirreren ibilbidea ere badu aukeran. Aurten, Jose Mari Iparragirreren (1820-1881), jaio- tzaren 200 urteurrena dela eta XIX. mendeko landa inguruneko gizartea ezagutzeko.

Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabaldu zituen ekainaren 2an, ordutegi zabal batean, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.Museoa bera, baita bisita zein jardueren formatuak Covid-en aurrean segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara egokitu dira.

Informazio gehiagorako 943 725 107 telefono zenbakira deitu, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo www.igartubeitibaserria.eus orria dago.