Sagardoaren lurraldea

Aurreneko kupelaren irekierarekin, maiatzaren hasierara arte... txoootx!

Descripción

Eguerdiko 13:00etan hasiko da txotx denboraldi berria: plazan egingo dute ekitaldia, eta bertan izango dira Zaporeak Proiektuko lan taldeko ordezkariak, aurreneko kupela irekitzeko prest. Goiko Lastolan bazkalduko dute.

goiko lastaola hernani sidra apertura del txotx zaporeak

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-01-13
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P25-1
  • »
  • Código: NA-011328

Texto completo

Egunaren hoztasunaren au­rre­an, herritarrak berotuko di­tuen moduko eguna izango da gaurkoa, Plazan. Herriko kulturaren zutabeetako batek, egun haundia izango du gaur: txotx denboraldiaren irekiera, hain zuzen. Goizeko 11:45etatik aurrera, festa giroa izango da nagusi, eta gailurrera iritsiko da, 13:00ak aldera, Zaporeak Proiektuko kideek «hau da gure sagardo berria» oihukatuko dutenean.
Horrela irekiko da 2018ko aurreneko kupela, eta herritarrei emango zaie aukera, pro­ba­tu dezaten.
Eguna borobiltzeko, herritarren, Udaleko eta Zaporeak Proiektuko omenduen ordezkaritzak Goiko Lastola sagar­do­tegian bazkalduko dute, txotx denboraldiaren hasiera ofiziala eginez.

URTARRILAK 13, larunbata
11:45-12:30, Trikitilariak, herriko kaleetan barrena.
11:30-13:00, Kirikoketa. Baztanen sagardoa egiteko modua azaltzen duen ikuskizuna: dolarea, prentsa, dantza...
12:00, Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatu, eta kalejiran Plazaraino.
13:00, Txalapartariak.
13:00, Txotx irekiera ekitaldia. Omen­duak: Zaporeak proiektuko lan taldea.
14:30, Bazkaria, Goiko Lastola sagardotegian.

OTSAILAK 24, larunbata
XII. Sagar Lasterra herri krosa.

URRIA ALDERA
VIII. Sagar Martxa, egun erdiko txangoa. Azken urteotan apirilean izan ba­da ere, data aldatu eta urria aldera egi­tea aurreikusi dute. Sagardote­gietatik igarotzen den ibilbidea da, eta orduan ariko dira sagardoa egiten, sagar usaina sagardotegi inguruetan...