Sagardoaren lurraldea

Sagardo botilen berrerabiltzea sustatzen

Descripción

Ekonomia zirkularrean oinarrituta, Sagarberritu proiektu pilotua jarri da martxan sagardo botilak berrerabiltzeko.

reutilizar beterri-buruntza botella sagarberritu sidra sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Joxi Ubeda Goikoetxea
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2020-06-30
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Berria
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011310

Texto completo

S a g a r b e r r i t u proiektu pilotua ekonomia zirkularrean oinarrituta dago. Sagardo botilak jasotzeko, garbitzeko eta berrerabiltzeko sistema iraunkor bati bideragarritasuna ematea da asmoa: teknikoa, ingurumenari dagokiona, soziala eta ekonomikoa.

Ekonomia zirkularraren ardatz nagusia garapen iraunkorra da, eta produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren bizi zikloa ixtean oinarritua dago. Beirazko sagardo botilak berrerabilita, botila bakoitzaren iraupena luzatu nahi da, eta erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzea lortu nahi da.

Sagarberritu proiektua azaroaren 19an aurkeztu zuten, Astigarragako Sagardoetxean. Beterri- Buruntzako lehendakari Mari Jose Izagirrek, Euskal Sagardoa Federazioko zuzendari Unai Agirrek, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko zuzendari Olatz Mitxelenak, San Markos Mankomunitateko lehendakari Mikel Pagolak eta Beterri Errotuz laneratze enpresako koordinatzaile Ramon Elorzek parte hartu zuten aurkezpen ekitaldian.

HELBURU SOZIALA Sagarberritu proiektuak hasieratik helburu sozial nabarmena izan duela azaldu zuten. Izan ere, sagardo botilak biltzeko lanpostu premia berriak sortu dira. Sartu Erroak laneratze enpresa eta Beterri- Buruntzako udalen lan hitzarmen bitartez, Beterri Errotuz laneratze enpresa sortu da, eta enpresa hori ari da proiektua kudeatzen. Irabazi asmorik gabeko sozietate. bat da, eta pertsonen orientazioa, prestakuntza eta laneratzea sustatzea da haren helburua.

Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil herrietakoak dira Beterri-Buruntzako udalak. Eskualdean berrogei sagardotegi daude. 2018an egindako ikerketan oinarrituta, urte hartan 1.842.553 botila ekoitzi zituzten, eta horien %22 ez ziren berrerabili.

Beterri-Buruntza eskualdeko sektore estrategikoetako bat da sagardogintza industria; proiektuaren bidez, indartu eta balioetsi egin nahi da. Nork bere burua aski izatean oinarritutako sistema iraunkorrago bat lortzeko, beirazko botilak gertuen dauden instalazio egokietan tratatzeko, hondakin kopurua jaitsi eta energia kontsumoa murrizteko eta garraioetako CO2-a jaisteko. Esperientzia bestelako egitasmo eta testuinguru geografiko eta ekonomikoetara transferitu nahi da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak diruz lagundu du Sagarberritu proiektua, eta Gipuzkoako Sagardo Elkartea eta Euskal Sagardoaren baitako entitateak dira sustatzaile nagusiak. Halaber, proiektuan parte hartu dute San Marko Mankomunitateak eta Tolosako Mankomunitateak, beren garbiguneetan sagardo botilak jasotzeko gune berezituak atondu baitituzte. Sagardotegiez gain, herritarrek ere aukera dute beren botilak garbiguneetara eramateko eta berrerabiltze zikloan parte hartzeko.