Sagardoaren lurraldea

Santa Ana eguna Astigarragan

Descripción

Euskal Herriko I. Sagardo Eguna Astigarragan antolatu zen, 1976an, Santa Ana egunean, uztailaren 26an. Aurten 45 urte beteko ditu.

astigarraga sagardo egunak sidra santa ana

Ficha

  • Autor: Joxi Ubeda Goikoetxea
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2020-06-30
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Berria
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011309

Texto completo

Astigarragan urtero Santa Ana egunean, u z t a i l a r e n 26an antolatzen den Sagardo Egunak 45 urte beteko ditu aurten. Izan ere, 1976an egin zen lehen aldiz, eta Euskal Herrian antolatu zen lehen Sagardo Eguna da. Geroztik, urteotan, Euskal Herriko herri ugaritan antolatu izan dira Sagardo Egunak.

Santa Ana eguna egun berezia da Astigarragako eta inguruko herrietako jendearentzat. Alde batetik, sagardogileek beren gustuko sagardoa eramaten dutelako, beren lagunekin, herritarrekin eta beste sagardogileekin batera dastatzeko; eta, bestetik, herritarrek badakitelako sagardo onak edango dituztela, eta dastatzeko eta sagardoaren inguruan eztabaidatzeko eguna izaten delako. Herritarrek sagardorik hoberena zein den irizten diote Santa Ana egunean egiten den dastaketan.

45 urteotan, hainbat elkartetako jende ugarik hartu du parte Santa Ana eguneko Sagardo Egunaren antolaketan; hasieran, Astigar elkartekoek; gero, Zipotza elkartekoek; eta gaur egun, Sagardun partzuergokoek.

Aurten ere, Astigarragako eta inguruko sagardogileak prest dira bere sagardorik hoberenak herritarrei dastatzen emateko, baina aurten, koronabirusaren eraginez, festa egoera berrira moldatuko da, segurtasun eta osasun neurri guztiak zainduta.

Historian, Euskal Herriko jarduera zaharrenetakoak diren sagarraren laborantzak eta sagardoaren elaborazioak gorabehera, oztopo eta krisi ugariri aurre egin behar izan diete, baina beti gainditu izan dituzte, sormenez eta berrikuntzaren bitartez. Dudarik ez dago koronabirusak eragindako egoera berezia ere gaindituko dutela, sagardoa kontsumitzeko modua aldatu egingo den arren.