Sagardoaren lurraldea

Sagardo mota berri ugari

Descripción

Sagarraren bidez egindako gero eta edari mota gehiago ekoizten dira Euskal Herrian eta munduko beste zenbait herritan.

tipos internacional feria internacional de sidra sagardo forum sidra

Ficha

  • Autor: Joxi Ubeda Goikoetxea
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2020-06-30
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Berria
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011308

Texto completo

Ikerkuntzaren eta berrikuntzaren bidetik, sagardo naturaletik harago, Euskal Herriko sagardogileek gero eta edari mota berri gehiago ekoizten dituzte sagarraren bidez. Izan ere, Euskal Herriko sagarrek gaitasun handia dute sagado naturalaz gain beste produktu batzuk sortzeko. Munduko beste zenbait herritan ere, zenbait produktu egiten dituzte sagarrarekin. Horrela, gaur egun, sagardo naturala ez ezik, gero eta gehiago ikus daitezke sagarrarekin egindako zukuak, muztioak, sagardo gozoak, sagardo aparduna —cavaren eta xanpainaren estilokoa—, izotzezko sagardoa, suzko sagardoa eta likoreak ere.

Halaber, zaporetako sagardoak ere egiten dira, laranja, muxika, limoia, anisa eta beste zenbait fruituren zaporeak sagarrarekin nahastuta. Freskagarri modukoak izan ohi dira, eta Ameriketako Estatu Batuetan asko kontsumitzen dira.

Alemanian eta Austrian, berriz apfelwine-a egiten dute sagar garratzekin, eta ardo zuriaren tankerako edari bat da. Apfelwine-k sagar ardo esan nahi du alemanez.

NAZIOARTEKO SAGARDO AZOKA
Azaroan Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egin zen III. Sagardo Frumaren barruan, Nazioarteko I. Sagardo Azoka antolatu zen. Lehendabiziko eguna jende ororentzat izan zen, eta bigarrengoa profesionalentzat, eta Euskal Herrian hain ezagunak ez diren sagardo motak ezagutzeko aukera izan zen.

Euskal Herriko eta sagardoaren sektorean lan handia egiten duten beste herri batzuetako hogei ekoizlek baino gehiagok beren produktuak aurkeztu zituzten. Laurogei produktu baino gehiago, guztira: sagardo naturalak, sagardo apardunak, izotzezko sagardoak, zaporetako sagardoak eta sagardo berriak.

Bi egunetan, bisitariek produktu horiek dastatzeko eta haien ezaugarriak ezagutzeko aukera izan zuten.