Sagar Uzta Astigarragan
Descripción
Sagardogintza prozesua izango da ikusgai
ocio astigarraga fiesta de la manzana sagar uzta
Ficha
- Fuente: euskadi.net
- Fecha: 2009-09-27
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011297
Texto completo
Sagardoarekin lotura hertsia duen udalerria da Astigarraga; izan ere, Hernanirekin batera sagardoaren “hiriburutzat”
dute askok. Irailaren 27an Gipuzkoako udalerriak 2010eko sagardoa egiteko lanak abian direla ospatuko du. Hala, egun
horretan Astigarragara bertaratzen direnek lehendabiziko sagar-muztioa probatzeko eta edari hori nola egiten den gertugertutik
ikusteko abagunea izango dute. Sagarra prentsatzeko lanak hasi berri dira, eta horregatik, hain zuzen, fruta hori
izango da eguneko protagonista nagusia.
Egitarauaren barruan honako jarduera hauek nabarmendu behar dira: bertako sagarren erakusketa eta salmenta eta
sagardo dastatze saioa. Sagar-tarta erraldoi bat ere egingo dute. Aurrekoaz gainera, jaia gai nagusitzat izango duen
argazki-rally bat, herri-bazkaria eta herri-kirolen erakustaldiak egongo dira. Txistulariek, dantzariek, trikitilariek,
abesbatzek eta txarangek ospakizuna girotuko dute.