Sagardoaren lurraldea

Tolareko lanaren hasiera ospatzeko, festak

Descripción

Sagardoa dastatzeko aukera izango dute igandean Lekunberrin eta Astigarragan egingo diren jaietan

ocio astigarraga lekunberri fiesta de la manzana sagar uzta sidra manzana

Ficha

  • Fuente: berri.info
  • Fecha: 2009-09-24
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011296

Texto completo

Sagarra eta sagardoa izango dituzte ardatz igandean Lekunberrin (Nafarroa) eta Astigarragan
(Gipuzkoa) egingo diren jaietan.
Tolareko lanen hasiera ospatuko dute Astigarragako jaian. Horretarako hainbat ekintza prestatu
dituzte. 2009ko lehen muztioa dastatu ahal izango da, gainera; han bertan, jendaurrean, usadiozko
elaborazio prozesua erakutsiko dute: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea...
Aurtengo berrikuntzetako bat sagar biltze herrikoa izango da. 300 lagun elkartu nahi dituzte
antolatzaileek kizkiarekin sagarrak biltzen.
Arratsaldean, herrien arteko sagardogintzako herri kirolen lehiaketa egingo dute. Eta hori guztiaz gain,
argazki rallya, herri bazkaria, azoka eta haurrentzako tailerrak izango dira, besteak beste.
Lekunberrin sagar mota ezberdinen azoka eta erakusketa egingo dute, sagardo dastatzea eta beste,
goizeko hamaiketatik aurrera. 12:00etatik 14:00etara, berriz, kirikoketa emanaldia egingo dute,
Baztango kirikoketarien eskutik.