Edalontzirako irudi lehiaketa Astigarragako Santa Ana 2020 egunerako
Descripción
2020ko uztailaren 26an ospatuko dugun Santa Ana egunak 45 urte beteko dituenez, Sagardoaren Lurraldeak lehiaketa berezi bat antolatu du jendearen parte-hartzea sustatzeko: marrazki lehiaketa bat martxan jarriko da eta irabazlearen irudia Santa Ana eguneko Sagardo Eguneko edalontzietan serigrafiatuko da.
astigarraga vaso concurso sagardo egunak santa ana
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoarenlurraldea
- Fecha: 2020-05-14
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011280
Texto completo
2020ko uztailaren 26an ospatuko dugun Santa Ana egunak 45 urte beteko dituenez, Sagardoaren Lurraldeak lehiaketa berezi bat antolatu du jendearen parte-hartzea sustatzeko: marrazki lehiaketa bat martxan jarriko da eta irabazlearen irudia Santa Ana eguneko Sagardo Eguneko edalontzietan serigrafiatuko da.
OINARRIAK:
1) Marrazketa gustuko duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
2) Gaia: ASTIGARRAGA, SANTA ANA EGUNA 2020 SAGARDO DASTAKETA 45. EDIZIOA.
3) Parte-hartzaile bakoitzak original bat aurkeztuko du.
4) Erabili beharreko teknika digitala izango da.
5) Edalontzian serigrafiatzeko marrazkiaren ezaugarri teknikoak honakoak izan behar dute:
– Irudiaren tamaina 15zm x 6zm, antolatzailearen logotipoa sartzeko lekua utzita.
– Marrazkiak txuri-beltzean egina egon behar du, grisik erabili gabe eta Bitmap formatuan.
– Irudiak 300 DPI erresoluzioa izan behar du.
– Marrarik erabiliz gero, gutxienez 1 mm edo 11 pixeleko zabalera izan behar du.
6) Marrazkia digitalean aurkeztu beharko da, PDF formatuan.
7) Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira.
8) Lanek aurrez argitaragabeak eta jatorrizkoak izan behar dute.
9) Lehiaketako irabazlea bakarra izango da eta marrazki irabazlea Santa Ana 2020 eguneko edalontzian serigrafiatuko da alde batean eta beste aldean Sagardoaren Lurraldeko logoa joango da.
10) Saria: 400€ eta produktu gastronomikoen lote bat.
11) Lanak ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.
12) Lanak info@sagardun.com helbidera bidaliko dira eta bertan egilearen izena, abizena, helbidea, herria eta telefonoa jarri beharko dira.
13) Epaimahaia Sagardun Partzuergoak, ilustratzaile profesional batek eta Astigarragako Udalak osatuko dute.
14) Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
15) Lanak Sagardoaren Lurraldeko sare sozialetan argitaratuko dira eta zozketa bat martxan jarriko da lanik bozkatuena zein izango den asmatzen dutenen artean.
16) Sari banaketa non eta nola izango den aurrerago erabakiko da.
17) Marrazkien erakusketa: Lanak aurkeztu eta epaimahaiak marrazki onena aukeratu eta gero, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da Sagardoetxean ekainaren 26tik uztailaren 26ra arte.
18) Jasotako lan guztiak Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan ikusgai egongo dira. Saria eskuratzen duen lanaren jabetza Sagardoaren Lurraldearen esku geratuko da eta bere iragarpen, argitaratze, zabalpen eta abarren eskubide guztiak gordeko ditu beretzat.
19) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
20) Antolatzaileek egoki iruditzen zaizkien aldaketak egiteko aukera dute.