Sagardotegi batzuk ateak zabaltzekoak dira egunotan
Descripción
Itzuli da sagardoa sagardotegian edateko aukera, leuntzearen bigarren fasearekin. Euskal Sagardoa jatorrizko deiturak jakinarazi duenez, sagardotegi batzuek ateak irekitzea erabaki dute udari begira, eta bai barrualdean bai terrazetan %50eko edukiera errespetatuz. Aldiz, beste sagardotegi batzuek, txotx sasoian soilik zabaldu ohi dutenak asko, amaitutzat eman dute 2020ko denboraldia.
ocio coronavirus sidra sidrería
Ficha
- Autor: Irune Lasa
- Fuente: Berria
- Fecha: 2020-05-28
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011243
Texto completo
tzuli da sagardoa sagardotegian edateko aukera, leuntzearen bigarren fasearekin. Euskal Sagardoa jatorrizko deiturak jakinarazi duenez, sagardotegi batzuek ateak irekitzea erabaki dute udari begira, eta bai barrualdean bai terrazetan %50eko edukiera errespetatuz. Aldiz, beste sagardotegi batzuek, txotx sasoian soilik zabaldu ohi dutenak asko, amaitutzat eman dute 2020ko denboraldia.
Publizitatea
End of ad break in 30 s
Joan den astean, sektorearentzako formakuntza ikastaro trinko bat izan zen, eta 55 sagardotegik parte hartu zuten, ateak berriz zabaltzeko protokoloak ezagutzeko.
Sagardotegiek abagune honetan aukera bereziak izan ditzakete, hala nola natur ingurunea eta espazio zabalak. Zerbitzuak ere egokitu ditzakete. Normaltasun bidean oraindik, sagardotegietako zerbitzua eserita izango da, nagusiki botilako sagardoa eskainiko da, eta txotxa egiteko aukera ere izango dela azaldu du Euskal Sagardoak: «Kasu batzuetan, modu puntualean eta talde txikitan».
Goizeko buletina