El Caserio Museo Igartubeiti participará en la fiesta de las culturas de Mundumira
feria caserio museo igartubeiti cultura mundumira museo sagardoetxea
Ficha
- Autor: Miryam Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2009-05-22
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-001119
Texto completo
Sagadoetxearekin batera izango dira Eskoriatzan gaurtik igandera bitartean Igartubeiti Baserri Museoak, Euskal Herriko nekazal mundua ezagutzeko gunea, Mundumira-n parte hartuko du egun hauetan, Euskadiko Sagardo Museoa den Sagardoetxearekin batera. Munduko kulturen jai hau Eskoriatzan ospatuko da gaurtik igandera bitartean. Bertan, sagardoaren kultura sustatzeko eta zabaltzeko, stand bat izango dute Ezkio-Itsasoko museokoek. Honetan, Igartubeiti eta Sagardoetxeako txartel bateratu bat banatuko da; hau bi hauetako museoren batean erakutsiz gero, %50 deskontua suposatuko du sarreraren prezioan. Ekimen honekin, bi museoetako arduradunek, gure historia, arte ondarea eta sagardoaren mundua ezagutarazi nahi diete Mundumirako parte hartzaileei. Beraz, gaurtik hasi eta igandea arte, Mundumira festa honetan parte hartzeko aukera izango dute nahi duten guztiek. Tailerra Bestalde, larunbat honetan ere beste tailer didaktiko bat egingo da Igartubeiti Baserri Museoan. Oraingoan Animaliak izenburua izango du, eta honetan parte hartzen duten familiek baserrian egoten diren animaliak ezagutzeko aukera izango dute ekintza desberdinetan arituz. Izena emateko egin behar dena museora hurbildu eta bertako telefonora deitzea da .