Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea Museoa ofrecerá “barrikotes” y castañas para celebrar la nueva sidra

ocio astigarraga barrikote acción museo invierno sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Bizkaie!
  • Fecha: 2010-12-02
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001117

Texto completo

Astigarragan (Gipuzkoa) dagoan Sagardoetxea Museoak sagardao barriaren etorrerea ospatu nahi dau eta abenduaren 4tik 8ra sagardaoaren uzta barridun barrikoteak eskainiko deutsez bisitariei gaztainakaz lagunduta. Museoko arduradunek azaldu dabenez, barrikoteak lehen uzta probetako momentuan dauka jatorria. Senitartekoek barrikote bat erosi eta afari bat antolatzen eben sagardao barria probetako. Usadio horrek bizirik jarraitu dau gaur egunera arte, eta abenduko zubian esperientzia hau biziteko aukera eskaini nahi dau Sagardoetxeak. Sagardoetxea Museoak sagarra eta sagardaoaren errealidadera hurreratzeko hiru gune eskeintzen ditu. Sagastia aire librean dagoan gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozetako aukerea emon dauena; sagastiaren alboan, museo-gunea dago eta baliabide eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardaoaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna ezagutu ahal izateko; hirugarren gunea sagardaoa txotxeko ohituran probeteari eta Sagardoetxeak hautaturiko produktuak probeteari zuzendua dago: muztioa, likorea eta sagar dultzea. Kontuak kontu, abenduko zubian zehar, Sagardoetxea Museoa egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30ak arte goizez, eta 15:30etatik 19:00ak arte arratsaldez.