EL PUENTE DE DICIEMBRE Sagardoetxea Museoa ofecerá barrikote y castañas para celebrar la llega de la nueva cosecha
ocio astigarraga barrikote acción museo invierno sidra sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Europa Press
- Fecha: 2010-11-30
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-001114
Texto completo
Astigarragan (Gipuzkoa) dagoen Sagardoetxea Museoak sagardo berriaren etorrera ospatu nahi du eta abenduaren 4tik 8ra sagardoaren uzta berridun barrikoteak eskainiko dizkie bisitariei gaztainekin lagunduta. Museoko arduradunek azaldu dutenez, barrikoteak lehen uztaren dastaketan dauka jatorria. Senitartekoek barrikote bat erosten zuten eta afari bat antolatzen zuten sagardo berria dastatzeko. Usadio horrek bizirik jarraitu du gaur egunera arte, eta abenduko zubian esperientzia hau bizitzeko aukera eskaini nahi du Sagardoetxeak. Sagardoetxea Museoak sagarra eta sagardoaren errealitatera gerturatzeko hiru gune eskeintzen ditu. Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera eman duena; sagastiaren alboan, museo-gunea dago eta baliabide eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardoaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna ezagutu ahal izateko; hirugarren gunea sagardoa txotxeko ohituran dastatzeari eta Sagardoetxeak hautaturiko produktuen dastaketari zuzendua dago: muztioa, likorea eta sagar dultzea. Abenduko zubian zehar, Sagardoetxea Museoa egunero egongo da irekita, 11:00etatik 13:30ak arte goizez, eta 15:30etatik 19:00ak arte arratsaldez.