Sagardotegien kulturari buruzko lehenengo mapa tematikoa kaleratu da
Descripción
Lehenengo Sagardomapa kaleratu berri du Euskadi Gastronomikak. Bisitarientzat pentsatuta dago eta 83 sagardotegi biltzen ditu, euskal sagardoaren kultura zabaltzeaz arduratzen diren Sagardoetxeari eta Igartubeiti baserri museoari buruzko informazioaz gain. "Sagardoaren mundua tradizioa baino zerbait gehiago da Euskadirentzat.
ocio euskadi gastronomika euskal herria museo sidra sagardoetxea sagardomapa sidrería turismo
Ficha
- Autor: Sara Ibarguren
- Fuente: Noticiasdegipuzkoa
- Fecha: 2020-02-26
- Clasificación: 4.2. Otras experiencias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011136
Texto completo
Lehenengo Sagardomapa kaleratu berri du Euskadi Gastronomikak. Bisitarientzat pentsatuta dago eta 83 sagardotegi biltzen ditu, euskal sagardoaren kultura zabaltzeaz arduratzen diren Sagardoetxeari eta Igartubeiti baserri museoari buruzko informazioaz gain.
"Sagardoaren mundua tradizioa baino zerbait gehiago da Euskadirentzat. Erritua da eta enogastronomia sozializazio eta esperien-tzia paregabe gisa ulertzeko modu bat", azaldu zuen atzo Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Gastronomiako Euskal Anaiartean sagardoarekin erlazionatutako elkarteekin batera egin zuten aurkezpenean. Gogorarazi zuenez, urtero 60 Sagardo Egun baino gehiago ospatzen dira herri desberdinetan eta gaur egun, sagardoaren kulturarekin uztartutako 20 esperientzia baino gehiago eskaintzen dira; gastronomiarekin, itsasoarekin, herriekin eta turismo aktiboarekin lotuta.
"Urtero 800.000 bisitari joaten dira Euskadiko sagardotegietara eta sagardoak hazkunde esponen-tziala jasan du, bai gure lurraldean eta baita mundu mailan ere", nabamendu zuen sailburuak. Hori Ciderlands lovers and makers proiektuan irudikatzen da: Europako hamar helmuga jasotzen dituen Euskadik bultzatutako sare internazionalean, alegia. "Proiekzio internazional bat da eta gure lurraldera bisitari gehiago ekartzen lagun-tzen digu, gure kulturaz eta tradizioez goza dezaten", azpimarratu zuen Pérezek.
Turismoa erakartzen duten sagardoarekin lotutako beste ekintza batzuk ere gogoratu zituen sailburuak; besteak beste, Sagardo Forum-a, Nazioarteko Sagardo Azoka edo Sagardo Berriaren Eguna. "Turismo departamentuarentzat oso garrantzitsua dira horrelako jarduerak, izan ere, turista gutxiago joaten diren lekuetara eta barnealdeko herrietara haiek erakartzeko balio dute. Gainera, uda sasoitik kanpo", esan zuen.
ASTIGARRAGAKO ONDAREAAstigarragan aspaldi hasi ziren sagardogintzaren kultura bultzaten eta gaur egun, inguru hartan sagardotegi ugari daude. Xabier Urdangarin Astigarragako alkate eta bertako Sagardun par-tzuergoaren presidenteak Sagardomaparen aurkezpenean nabarmendu zuenez, Astigarraga eta sagardoa "batera" doaz: "Gogorarazi nahi nuke lehendabiziko Sagardo Eguna Astigarragan egin zela eta aurten 45. urtea izango dela".
Astigarragan sagardogintzaren kultura sustatzeko lana herriko elkarteek, sagardogileek eta herritarrek bultzatu zuten, esaterako, sagardotegietako ondarea biltzeko lana. "Gogora dezagun 60 eta 70eko hamarkadetan sagardotegiak ez zirela gaurkoak. Tresna asko galtzear zeuden eta jendeak ikusi zuen balio handia zutela eta ondare garrantzitsua zela", azaldu zuen Urdangarinek.
Ondorioz, lanean hasi eta Sagardo Egunaz gain, beste ekimen batzuk sortu zituztela azaldu zuen, Sagardoetxea esaterako. Beraz, herritarrentzat sagardogintzaren kultura "txotx denboraldia baino askoz ere gehiago" dela nabarmendu zuen.
Alde horretatik, Sagardomapak dakarren hiztegiari erreferentzia egin zion: "Bere garaian Astigarragan hiztegitxo bat landu zen sagardogintzaren inguruko hitzekin eta mapa horretan bertako hainbat hitz daude", azaldu zuen. Horren bidez, mapa eskuratzen duen edonork sagardogintzaren ondarearekin loturiko hamar hitz inguru ikasteko aukera izango du; besteak beste, kirikoketa, kizkia, sagar uzta edo txinparta.
Urdangarinen arabera, azken urte hauetan hainbat erakunde ohartu dira sagardogintzaren garrantziaz eta Sagardomapa horren "erakusle" da. "Espero dugu aurrerantzean ere elkarlanean jarraitu eta horrelako mapa gehiago egin ahal izatea", amaitu zuen Astigarragako alkateak.