Sagardoaren lurraldea

Sagardotegiak itxi dituzte Gipuzkoan

Descripción

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi du gaurtik aurrera eta hamabost egunez eten egin dituztela bazkari eta afari zerbitzuak. "Egoera honen aurrean zentzuz jokatuko dugu, gure bezeroen eta langileen osasuna kontuan hartuta", azaldu dute. Hernaniko sagardogileek bilera bat egin dute goizean, eta "aho batez" erabaki dute sagardotegiak ixtea.

gipuzkoa asociación de sidra natural de gipuzkoa coronavirus sidrería

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2020-03-13
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011116

Texto completo

ipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi du gaurtik aurrera eta hamabost egunez eten egin dituztela bazkari eta afari zerbitzuak. «Egoera honen aurrean zentzuz jokatuko dugu, gure bezeroen eta langileen osasuna kontuan hartuta», azaldu dute.

Hernaniko sagardogileek bilera bat egin dute goizean, eta «aho batez» erabaki dute sagardotegiak ixtea. «Ez dakigu noiz arte», azaldu dio sagardotegi bateko arduradunak BERRIA-ri.

Azken orduetan bezero askok bertan behera utzi dituzte astebururako erreserbak, eta besteei deika ari dira, erabakiaren berri emateko.

Kalte ekonomiko handia izango dutela onartu dute sagardotegiek, baina arduraz jokatu nahi dutela.

Sagardotegien erabakia ostalaritzaren sektorean datozen orduetan eta asteburuan etor daitekeenaren atarikoa izan daiteke. Gasteizko parte zaharreko 20 bat tabernak, adibidez, gauza bera egingo dute, gaur hasi eta astelehen arratsaldera arte gutxienez. Hainbat leku ixten hasiak dira. Eta azken orduetan erreserba ugari bertan behera uzten ari dira bezeroak.

Ostalarien elkarteak, ixtearen alde

Ostalarien elkarteek erakundeei eskatu diete establezimenduen itxiera agintzeko. Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak, adibidez, gomendatu du sektoreko negozio guztiak ixtea aldi baterako —martxoaren 30era arte—, prebentzio neurri gisa. Elkartearen ustez, hobe da egoera «kolpetik geldiaraztea», sektorearen «hondamendia» eragin dezaketen neurriak pixkanaka hartzen jarraitzea baino. Ixtea erabakitzen ez dutenei, eskatu die langileak eta bezeroak «behar bezala» babesteko, osasun erakundeek emandako aholkuei jarraituz.

Gipuzkoako ostalarien elkarteko bozeramaile Mikel Ubarretxenak, berriz, adierazi du ixtea litzatekeela erabakirik egokiena, azkenengo bi egunetan taberna eta ostatuen jarduna «erabat erori» dela ikusita. Ubarretxenak gaineratu du sektoreko enpresariak oso larrituta daudela, ez baitakite noiz arte iraungo duen krisiak. «Ziurgabetasun horrek asko beldurtzen ditu, pilatzen ari zaizkien gastuak ikusita».

Elkarteko iturriek azpimarratu dute ostalarientzat ez dela erabaki erraza negozioak ixtea, «asko» dutelako jokoan. Hala, azaldu dute haiei ez dietela esango zer egin. Gogoratu dute establezimenduak nahitaez ixtea osasun agintaritzak baino ezin duela agindu. «Bakoitzak bere lokala itxi ala ez erabaki dezake, baina guk gomendatzen dugu gertaeren bilakaeraren zain egotea eta horri buruz osasun agintaritzak hartzen dituen erabakien zain egotea».